Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
debabarrena

Dena prest dago Eibarren LIII. Euskal Jaia ospatzeko

Giza dorreak izango dira datorren igandeko Ezpalak jaialdiaren protagonistak

Jabi Leon - Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Sitgeseko Festa Major del Poble Espanyol jaian 1930ean osatutako giza dorrea.

Galería Noticia

Sitgeseko Festa Major del Poble Espanyol jaian 1930ean osatutako giza dorrea.

eibar- Eibartarrek eta nahi duten bisitari guztiek Klub Deportiboko Kultura batzordeak antolatzen duen Euskal Jaiaren LIII. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren asteburuan zehar.

Festaren egitaraua atzo abiatu zen Martin Zalakain ikuskizunaren emanaldi bikoitzarekin eta datorren ostegunean izango du jarraipena, Miren Narbaizak Mice diska berria aurkezteko parrokiako klaustroan (20.00etan) eskainiko duen kontzertuarekin.

Edonola ere, 2018ko Euskal Jaiko ekitaldi gehienak hurrengo asteburuan gauzatuko dira. Horrela bada, festa girotzen joateko ekintza ezberdinak egongo dira ostiralean: haur eta gurasoentzako jolasak (17.00etan Bizikleta plazan), Elektrotxaranga (20.00etan erdigunean) eta Mugi panderoa taldearekin dantzaldia (23.00etan karpan), hain zuzen ere.

azoka eta dantzakLarunbateko jardunaldiari hasiera emateko artisau eta baserritarren azoka egongo da goizean zehar Toribio Etxebarria kalean. Gainera, goxokigintza eta gena tailerrak, talopostua, herritarren eta eskolen arteko herri kirolen lehiaketa, Saharako umeentzako erropa bilketa eta bertsolari eta trikitilari gazteekin kale animazioa egongo dira azoka gunearen bueltan.

Hala ere, larunbateko egitaraua ez da hortan geratuko: arratsaldean trikipoteoa egongo da (19.00etan) eta gauean kantu afaria (21.30ean karpan) eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin erromeria (01.00etik 03.00etara bitartean).

Igandeko egitaraua, berriz, Urkizutik Untzagaraino joango den Euskal Jaiko kalejirarekin hasiko da (12.00etan). Horren ondoren (12.30ean) giza-dorreak protagonista gisa izango dituen Ezpalak dantza tradizionalen jaialdia ospatuko da Untzagan. Aurtengoan Eibarko Kezka, Tarragonako Moixiganga, Tausteko Dancea, Arabako Berantevilla eta Iruñeako Ortzadar taldeetako dantzariek hartuko dute parte.

Dantza jaialdia amaituta herri bazkaria egingo da Untzagako karpan eta arratsaldean erromeria (17.00etan) eta Larrain-dantza popularrak (19.00etan Untzagan eta 20.00etan Depor parean) egongo dira.

Larunbateko kantu afarirako eta igandeko herri bazkarirako tiketak ostegunera arte erosi ahalko dira Klub Deportiboan (17.30etik 21.30era).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902