Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Beterriko labela, hemendik aurrera gure mahaian

Beterri-Buruntzako Udalek, ‘Beterri Km0’ proiektua martxan jarri dute bertako nekazal ekoizpena kontsumitzaileen esku jartzeko helburuarekin. Produktu hauek eskaintzen dituzten komertzioek bereizgarri bat izango dute.

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko maiatzaren 19a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Bertako produktu batzuk, salmentan, azoka batean

Galería Noticia

Bertako produktu batzuk, salmentan, azoka batean

Hernani, Urnieta, Usurbil, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Andoain herriek osa-tzen dute Beterri-Buruntza eskualdea, eta aste honetan eskualdeko nekazal, merkatal eta ostalaritza sektoreak sustatuko dituen proiektua aurkeztu da. Ideia ez da berria, baina gaur egungo kontsumo eredua kontutan izanda iraultzailetzat jo daiteke. Izan ere, eskualdean ekoizten diren produktuak bertan kontsumitzea da helburua eta horretarako Beterri Km 0estrategia sortu dute.

Proiektuan hiru urte daramatzate lanean Udalek eta hainbat nekazarik. Orain arte, diagnostikoa osatu, praktika onak aztertu eta sektorea dinamizatzeko zenbait ekimen proposatu dira proiektuan zehar, beti ere Berrikuntza Sozialaren paradigma buru hartuta.

Hiritik At kooperatibak idatzitako txosten batean azaltzen duenez, “berrikuntza soziala ekonomiako alor guztietan zabaltzen ari den kontzeptua da ezbairik gabe. Azken urteotan sakondu den krisi, langabezia eta prekarietatearen zabalpenarekin, gure jendarteko arazoei aurre egiteko behar izana geroz eta nabariagoa da”. Adierazten dutenez, jakintza eta bitartekoak era ahalik eta egokienean artikulatu behar dira, proiektu berritzaileak aurrera eramateko.

Ziurtatu dutenez, Beterriko lehen sektorean berrikuntza sozialaren irizpidea arrakastatsua izan daiteke: “Eskualdean sektore honen pisu ekonomiko zein kulturala handia izan da;bestetik ekoizpen, komertzializazio eta kontsumo eredu berritzaileak jartzen ari dira martxan, sektorea suspertuko dutenak”.

Une honetan eskualdeko bedera-tzi ekoizle daude inplikatuta Beterri Km0 proiektuan eta sarea hazten ari da. Produktu ezberdinak ekoizten dituzte, gainera: barazkiak, frutak, esnea, gazta, arrautzak, oilaskoak, mermeladak, kontserbak,... Baina, eskualdean zein produktu eta zein ekoizle dauden ez dakite zehazki eta datozen hilabetetarako lana katalogo zabala osatzea izango da.

Hiru premisa bete nahi ditu iniziatiba honek: tokiko ekoizpena sustatu eta nekazarien bideragarritasun ekonomikoa bermatzea;tokiko kon-tsumoa sustatu eta merkatarien eta ostalarien bideragarritasun ekonomikoa handitzea;eta tokikoa, garaikoa, merkea eta osasungarria den elikadura denon eskura jartzea.

Jakiteko zein jatetxe, denda, jantoki publiko eta tabernetan kontsumi-tzen diren eskualdeko produktuak Beterri Km0-ren pegatina sortu dute.

Beterri Km0 sarea elikatzen eta sendotzen jarraitzeko edozein pertsona izan daiteke partaide: eskualdeko ekoizleak sarean egoteko eskakizuna bete dezakete;jatetxe edo jantoki publiko baten arduradunak lehengai moduan bertako produktuak erabiltzen baditu;eskualdean denda txiki baten jabe denak bertako produktuak salduz eta Beterri Km0 zigilu edo pegatinarekin bere denda bereiztuz;eta azkenik, herritarrek Beterri Km0 zigilua duten denda, jatetxe edo jantoki publikoetan erosi eta kontsumitu behar dute.

Udalak eta nekazariak

Aste honetan burutu da egitasmo honen aurkezpena Hernaniko Gudarien enparantzan. Bertan, Jon Zuluetak, Beterriko lehendakariak, azpimarratu zuenez, “eskualdeko jantoki publiko guztietan klausula anbientalak ezarri eta tokiko administrazioek bertako ekoizpena kon-tsumitu, erabilgarriak diren lur publikoak nekazaritzara bideratu, eta sektorea sustatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskain-tzeko konpromezu publikoa hartu dugu”.

Andoni Egiak, Hernaniko tokiko garapenerako agenteak, aditzera eman zuenez, proiektua elikadura burujabetza lortu eta garapen endogenoa sustatzeko norabidean koka-tzen da. Bere hitzetan, “proiektu hau eskualdeko ekoizle, merkatari, ostalari eta administrazio publikoaren artean modu partekatuan egin den estrategia bat da, eta dei egiten diegu oraindik sare honetako kide ez diren nekazari, merkatari eta ostalari guztiei bertan izena eman eta sarearen parte izatera”.

Ekonekazaritzaren arloko etxalde esperimentala den Karabeleko-ko Oier Iurramendik azpimarratu zuenez, “Beterri Km0zigilu bat baino gehiago da”. “Sare moduan ulertzen dut, herritarrak, instituzioak, merkatariak eta lehen sektorea elkartuko dituena”, gaineratu zuen. Gainera, proiektu honetan lanean hiru urte daramatzatela aditzera eman zuen, baina hemendik aurrera sare honek beste dimentsio bat hartzeko prest dagoela ere.

Azkenik, Behemendiko, Donostialdeko Landa Garapenerako Elkarteko, Juan Kruzek jakitera eman zuenez, nekazariak sortzea da proiektuaren beste hanka bat. “Nekazaritza lanbide egokia izan daiteke, baldintza egokiak planteatzen badira;baita kaletarrentzat ere“ gehitu zuen. Herri lurrak eta lur pribatuak identifikatzea da beste ildoetako bat, ondoren beren ogibidea nekazaritza izatea nahi dutenen esku uzteko.

www.beterrikm0.eus webgunean ezagutu daitezke xehetasun guztiak eta proiektuaren parte diren ekoizleak. Webgune berean nekazari, denda eta ostalariek izena eman dezakete eta partaide bilakatu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902