Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
POLITIKA

Partaidetza arautzeko prozesua abian da Getarian

Udalak datorren asteartean egingo du ordenantza berria sortzeko lehen bilera

2018(e)ko maiatzaren 18a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Getaria- Herritarren partaide-tza arautzeko ordenantza sor-tzeko parte-hartze prozesua jarriko du abian Getariako Udalak datozen asteetan, eta herriko elkarte eta herritar guztiei luzatu die deialdia Udalak.

Udaletik azaldu dutenez, bi arrazoi nagusi izan dira parte hartzeko prozesu hau martxan jartzeko: “Batetik, Udal gobernuan dagoen taldeak hauteskunde-programan agindutakoa betetzea;eta bestetik, Getariako herritarrek, aurreran-tzean, parte-hartzea gauzatzeko tresna egonkor bat izatea”. Zentzu horretan, eto

rkizunean abian jarriko diren prozesuetarako bermeak eta gutxieneko baldintzak zehaztu nahi ditu Udalak, “adostasunez eta kontsentsuz”.

Hala, Ibon Gerekak, Parte-hartze zinegotziak zehaztu duenez, prozesuaren helburua argia da: Getariako errealitatera ondoen egokituko den ordenantza sortzea, eta ordenantza hori herritarrekin batera egitea, herritarrekin elkarlanean.

Bi saioModu honetan, bi saio ireki antolatu dira datozen asteetarako. Lehena datorren hilaren 22an egingo da, arratsaldeko 19.00etan, Alondegian, eta bertan prozesuaren nondik norakoak azaltzearekin batera, lanketa honen lehen urratsak egingo dira.

Bigarren saioa, berriz, datorren ekainaren 19an egingo da, Alondegian, eta bigarren bilera horretan finkatuko dira aurrerantzean herritarren parte-hartzea arautuko duten irizpide eta ildo nagusiak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902