Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosaldeko Arraun Klubak pintxo potea egingo du gaur

Larunbatean Tolosako Triangulo plazan nesken traineru berria aurkeztuko dute jendaurrean

Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

tOLOSA- Tolosaldeko Arraun Kluba ur handitan murgilduko da eta aurten nesken trainerua izango du. Larunbatean, 12.00etan, Trianguloa plazan aurkeztuko diote eskualdeari trainerua eta, motorrak berotzeko, gaur pintxo potea egingo dute Tonto kale inguruan.

Erronka berri bat du aurretik TAKek. Bateletan ubera luzea duen taldea da Tolosaldekoa, hamahiru urte daramatza bogan. Orain, ordea, traineruaren ur handitan sartuko dira.

2005ean ekin zion bere bidea TAKek. Jaio eta hiru urtera, 2008an, trainerua uretaratu zuen Tolosaren izenean. Proiektua bertan behera gelditu zen bost urte beranduago (Getaria-Tolosa izenean lau urte eman eta gero). Beraz, orain, hamar urte beranduago, berriz ere helduko dio arraun klubak proiektuari.

gaur, pintxo poteaTolosaldeko Arraun Klubaren aldeko pintxo potea egingo da gaur Tonto kalean edo Euskal Herria plazako sarreran. Bi euroren truke edaria eta janaria dastatzeko aukera izango da. Edateko, Isastegiko sagardoa edo ardoa;jateko, patata tortilla pintxoa. Pintxo potea girotzen Joxe Mendizabal egongo da.

Pintxo potean arraunlariak berak egongo dira, jendearekin hartu emana izateko. Aurrez aurreko harreman horretan TAK lagunen bila ere arituko dira. Kluba lagundu nahi duenak 10 edo 20 euroko ekarpena egin dezake. 10 euro ordaintzen dituenak zapia eta txartela jasoko ditu;20 euro ordaintzen dituenak zapia, banderola eta txartela. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902