Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Diseinua, moda eta gastronomia, Trenaren Museoan

Market nº 8 izeneko azoka maiatzaren 26 eta 27an izango da eta kalitatezko produktuak eskainiko ditu

2018(e)ko maiatzaren 17a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Teresa Mangas eta Belen Ibarrola, erdian, eta egitasmoan parte hartu duten erakundeen ordezkariak.

Teresa Mangas eta Belen Ibarrola, erdian, eta egitasmoan parte hartu duten erakundeen ordezkariak.

Galería Noticia

Teresa Mangas eta Belen Ibarrola, erdian, eta egitasmoan parte hartu duten erakundeen ordezkariak.

azpeitia-Atzo aurkeztu zuten, Azpeitiko Trenaren Museoan, Market nº 8 izeneko ekimena. Maiatzaren 26 eta 27an bertan ospatuko den azoka da, hain zuzen ere, diseinua, moda eta gastronomia uztartzen dituena.

Teresa Mangas eta Belen Ibarrola dira Market nº 8 azokaren sustatzaileak eta haiek eman zituzten azokaren inguruko xehetasunak. Nagusiki, eskuz egindako kalitatezko produktuak eskainiko dira, baina horiez gain, osagarriak, arropa, gourmet produktuak eta bestelako produktu originalak ere izango dira erakusgarri.

“Azoka honek iraganera eramango gaitu, eta aldi berean etorkizunera ere, produktu tradizionalez gain gaur eguneko produktuak eta tendentziakoak eskainiko baititu. Aldi berean, jende arteko topagune izango da eta famili edota lagun artean egun atsegina pasatzeko aukera ezin hobea eskainiko du”, esan zuten.

Izan ere, asko izango dira ondo pasatzeko aukerak, besteak beste Lasaoko geltokira joan-etorria baporezko lokomotoran egin, gosari osasuntsu bat prestatzen ikasi Eliku zentroari esker, Kimu bat taldeari esker landare teknika japoniarra eginez ikasi, Luis Beltza dantza eskolarekin dantzatu, edota magia ikuskizuna. - N.G. / Argazkia: J. Colmenero


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902