Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
maiatzaren 19 eta 20an

'Opus' zirku emanaldi bikaina, asteburu honetan Arriaga Antzokian

2018(e)ko maiatzaren 16a, asteazkena - 11:43etan eguneratua

votos |¡comenta!
Trailer Opus by CircaVER VÍDEOReproducir img

(Teatro Arriaga)

Galería Noticia

  • Trailer Opus by CircaReproducir
  • Opus Teatro Arriaga

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude, 11,50 eta 38 euro bitartean www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

DONOSTIA. Asteburuan zirku garaikideena helduko da Australiatik Arriaga Antzokira. Circa Contemporary Circus konpainia ospetsuak, azken urteetan egin den zirku ikuskizun garaikide eder eta zirraragarrienetakoa eskainiko digu larunbatean, maiatzaren 19an, 20:00etan, eta igandean, maiatzaren 20an, ordubete lehenago, 19:00etan. Opus, indarrez, birtuosismoz eta poesiaz betetako antzerki akrobatikoa da. Hamaika akrobata eta hari laukotea agertokian, Dmitri Shostakovich konponsatzaile errusiarraren musika bikaina ospatuz. Haren laukoteak une batzuetan intimoak, pasioz beteak, lirikoak, ironikoak eta, batez ere, XX. mendeko konposatzaile handienetako baten testigantza guztiz hunkigarriak dira.

Opus lanean indar osoz fusionatzen dira Shostakovich-en musikaren dramatismoa eta muturreko akrobaziak, mugimendu lirikoa eta taldearen koreografia. Ikuskizuna, soka batetik zintzilik dagoen artista batekin hasten da, zuzenean jotzen ari diren Quatour Debussy taldeko musikariek kulunkatuta, eta bat-batean, geldik egotea, muturreko exijentzia fisikoa duten mugimendu akrobatikoen eztandarekin, xehetasun paregabeko edertasun gozoak, hegaz eginez, balantzaka eta lehorreratuz ari diren akrobaten koreografien ikusgarritasunarekin txandakatzen duten eszenen bitartez eboluzionatzen du. Hau da, XXI. mendeko erabateko zirku showaren, giza gorputzaren adierazpen gaitasunen ospakizunaren, aurrean gaude.

Opus lanak norbanakoaren eta taldearen, historiaren nondik norakoaren eta bihotzak esaten duenaren, tragikoaren eta komikoaren, arteko erlazio konplexuak aztertzen ditu. Musikaren konpasean mugitzen den gorputza giza adierazpenaren maila goren bilakatzen da.

Konpainiari buruz

Circa Contemporary Circus Brisbanetik, Australiatik, helduko da, giza gorputzen ekintza eta gizakien trebezia argiztapenarekin eta soinuarekin modu dotorean nahasten den zirku garaikide ikuspegi berri eta ausartarekin. 2004tik, Circa munduan zehar aritu da, 39 herrialdetan, kritika beroak eta ikus-entzuleen mirespena jasoz.

Debussy taldeari buruz

Egoitza Lyonen (Frantzia) duen Quatour Debussy taldeak ospe handia lortu du nazioarte mailan, bere grabazio ugariei eta emanaldi txalotuei esker. 1990ean sortu zenetik, kamerako musika biziberritu dute, zuzeneko lan biziekin. Horrez gain, oso talde aktiboa da, mundu osotik eskariak jasotzen dituena. Urtean 120 kontzertu inguru eskaintzen ditu, batez beste.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902