Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLA

“Mendiko eskia inoiz probatu dugun kirol konpletoena da, izugarria da”

Ioseba Eskudero eta Ibai Urkia idiazabaldarrak mendiko eskian lehiatzen aritu dira lehenengoz aurten, eta bizitako esperientziaren inguruan hitz egin dute

M. Aranburu - 2018(e)ko maiatzaren 16a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Ibai Urkia eta Ioseba Eskudero mendi eskiatzaileak.

Ibai Urkia eta Ioseba Eskudero mendi eskiatzaileak.

Galería Noticia

Ibai Urkia eta Ioseba Eskudero mendi eskiatzaileak.

Idiazabal- Aurtengo negua oparoa izan da Ibai Urkia eta Ioseba Eskudero idiazabaldarrentzat. Mendiko eski lasterketetan lehen aldiz lehiatu dira eta modalitate horretan ezaguna den Altitoy-Ternu lasterketako ibilbidea ere osatu dute. Gustura daude esperientziarekin.

Lehenengo aldiz mendiko eski lasterketa batean parte hartu duzue. Zergatik erabaki zenuten bertan lehiatzea?

-Ibai Urkia: Ioseba eta biok duela hiru bat urte hasi ginen kirol hau ezagutzen, baina egia esanda gogo-tsu iaz hasi ginen.Natura, mendi eta eskia asko gustatzen zaigu bioi eta kirol honek guztiak uztartzen dituela ikusi genuen. Gainera, lasterketa asko binaka izaten dira eta hori ere ona izan da guretzat.

-Ioseba Eskudero: ikusi nahi genuen ea nolakoak ziren mendiko eski lasterketak eta hala erabaki genuen esperientzia berri hau probatzea. Hala ere, gure helburu nagusia martxoan jokatzen den Altitoy-Ternua ibilbidea egitea izan da hasiera hasieratik. Iaz joan ginen lasterketa hori ikustera eta ikustean asko gustatu zitzaigun, baina noski, maila altua eskatzen duen lasterketa da eta horretarako ondo prestatu beharra dago.

Prestakuntza moduan beste proba batzuetan ibili zarete. Nolako esperientzia izan da?

-I.U: Altitoy-Ternuarako prestaketa behar zen, eta aurrez ikusi nahi genuen zein zen gure maila eta lasterketa bat egitea nolakoa zen. Horregatik aurrez bi lasterketa egin genituen. Isaban izan zen lehenengoa eta bigarrena, berriz, Linzan. Isabakoa Bandrés-Karolo da eta bi egunetakoa izan zen. Lehen egunean proba bertikala izan genuen, Belaguan hasi eta 800 metroko desnibelari aurre egin behar zitzaion. Kasu honetan parte-hartzaile guztiak elkarrekin atera ginen baina bakarkako proba zen. Bigarren egunean, aldiz, lineako proba izan zen.

-I.E: Proba horretan oso gustura ibili ginen. Lasterketa hori amaitu eta bazkaltzen geundela propaganda ematera gerturatu zitzaigun pertsona bat, eta hantxe jartzen zuen Linzan Alta Ruta Pirenaica proba egingo zutela eta animatu egin ginen.

Segituan Altitoy-Ternua etorri zen.

-I.E: Martxoko asteburu batean izan genituen probak. Bi bailara igarotzen dira lasterketa honetan: Gran Tourmalet eta Luz Ardiden. Mendiko eski lasterketa ezagunenetakoa da hau eta bi urtez behin egiten da;futboleko Champions-aren antzerakoa da. Bi modalitate daude: popularra edo karreragoa dena eta konpetizioa, punta puntako jendea ateratzen dena. Gu probatzera joan ginenez lasterketa popularrean aritu ginen.

-I.U: Bai, hori da. Gainera, lasterketa hauetan binaka aritu behar izaten da eta nik uste biontzako ona dela;bat hobea izaten delako igoerak egiten eta bestea jaitsierak;beraz, talde nahiko osoa egiten dugula esan dezakegu.

Zein zailtasun aurkitu zenituzten ibilbidean zehar?

-I.U: Dudarik gabe, teknika. Ez da igotzea bakarrik,vuelta Mariadeiturikoa ere ondo egin behar da, hau da, zig-zag moduan igotzea mendia.

- I.E: Sasoian egoteaz gain garrantzi-tsua da teknika. Kranpoiak jartzea, eskiak bizkarrean lotzea, aldapan zaudela eskiak elurretan izatea eusten dizun focaren azala behar bezala jarri eta kentzea… Adibidez, niri lehenengo etapan eski batek alde egin zidan. Ez zen urrutira joan eta eskerrak, bestela beheraino jatsi zaitezke eta denbora eta indar asko alperrik galdu.

Praktikatzea ere garrantzitsua izango da orduan, ezta?

-I.U: Pentsa, karrera bakoitzean bost-sei aldaketa egin behar izan genituen. Adibidez, malda handia dagoenean eskiak kendu eta bizkarrean jartzen ditugu, eta beheraka joateko eskiak jarri. Elurraren edo izotzaren arabera puntu batzuetan pioletak eta kranpoiak ere behar izan ditzakezu… azkenean hori guztia egiteko esperientzia eta eskua behar da eta askok etxean, geldirik daudela, egiten dituzte probak. Hala, eskiak kendu eta behar bezala bizkarrean lotzen ikasten da ahalik eta denbora gutxienean, eta horrela beste gauza guztiekin.

Datorren urtean errepikatzeko asmorik baduzue?

-I.E: Nik uste biontzako kirol perfektua dela, inoiz probatu dugun konpletoena bai behintzat.

-I.U: Asko betetzen zaitu, kirola egin eta gozatzen duzulako. Sekulako ikuspegia egoten da, mendia elurtuta, egunsentiak… izugarria da.


Gipuzkoatzen

Hondartza bat. Eskudero: Getariakoa. Urkia: Zarauzkoa

Paisaia bat. Eskudero: Ataungo domoa eta Aralar. Urkia: Zarauzko hondartzakoa asko gustatzen zait.

Festa edo ekitaldi bat. Eskudero: Mutiloako sagardo dastaketa. Urkia: Idiazabalgo festak.

Txoko gustukoena. Eskudero: Luisen txabola ingurua. Urkia: gertukoekin disfrutatzeko edozein.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902