Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Euriak ez ditu Beasaingo Loinatz festak itzali

Ostiralean hasi zituzten herriko jaiak eta atzokoan kuadrilla eguna ospatu zuten

M. Aranburu - 2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Atzo kuadrilla eguna ospatu zuten Beasainen eta herritarrak ohiko blusak jantzita atera ziren kalera.

Atzo kuadrilla eguna ospatu zuten Beasainen eta herritarrak ohiko blusak jantzita atera ziren kalera. (Argazkia: J. Iglesias)

Galería Noticia

  • Atzo kuadrilla eguna ospatu zuten Beasainen eta herritarrak ohiko blusak jantzita atera ziren kalera.
  • Ostiral gauean plazan elkartu ziren Mariren jaitsierarako.
  • Atzo goizean prozesioa egin zuten San Martingo ermitara.

beasain- Festaz beteriko asteburu eta astelehena izan dute Beasainen, Loinatz jaiak direla eta. Ostiral arratsaldean Andramendi ikastolako ikasleek Loinatz Jaia iragartzen zuen pregoia irakurri zuten eta orduantxe hasi ziren ofizialki festak eguraldia ere lagun zutela. Ordurako beasaindarrak kalera irtenda zeuden herriko jaiak ospatzera eta halaxe, urteroko legez, elkartu ziren arratsaldean kalez kale, musikak lagunduta. Besteak beste, Beasaingo erraldoiak eta buruhandiak, Iruñeko Alde Zaharreko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera aritu ziren kaleak alaitzen. Iluntzean, berriz, Mariren jaitsiera egiteko juntatu ziren beasaindarrak. Hain zuzen ere, Loinatz San Martin plaza jendez bete zen suaren inguruan Mariri ongi-etorria egiteko. Musika ere izan zen lehenengo egunean eta Bideluze plazan Puro Relajo eta Loinatz Musika Eskolako Hell Ryders taldea aritu ziren eta bestalde, txozna gunean Hell Beers Boys, Azken Sustraiak, Aurrez Aurre, Las Tuerkas eta DJ Mintx igo ziren taula gainera.

euriaLarunbat goizean euria izan zen nagusi, baina hala ere, haurren danborradak Beasaingo kaleak igaro zituen. Eguraldia medio, ohi baino ordu laurdena beranduago atera zen danborrada, 12.15ean, eta irteera puntuan ere aldaketak izan ziren: Igar-tza Jauregitik hasi beharrean Pergolatatik hasi ziren. Hala, Basakana taberna parera joan eta euria geldi-tzen ez zenez Bideluze plazan geldialdia egin zuten. Handik Udaletxeko plazara jo zuten parte hartzaileak eta bertan eman zioten danborradari amaiera hainbat pieza jo ondoren.

Eguraldi ona izan ez arren, gazte asko izan ziren danborrak astintzen. Beasaingo lau ikastetxetako haurrek hartu zuten parte: Alkartasuna Lizeoa, La Salle San Jose ikastetxea, Murumendi ikastetxea eta Andramendi ikastolak. Guztira 300 haur inguru aritu ziren, guraso eta herritarrez inguratuta. Gauean, bestalde, helduen danborradaren txanda izan zen eta beti bezala, parte hartze eta ikusle asko gerturatu ziren.

Atzo, berriz, koadrilen koloreek hartu zituzten Beasaingo txoko guztiak. Kuadrilla eguna ospatu zuten egun osoan zehar, baina beste hainbat ekintza jendetsu ere izan ziren. Goizean prozesioan eraman zuten beasaindarrek San Martin basilikara eta dantzaldia ere egin zuten bertan. Horrez gain, Loinatz jaietako areto futbol txapelketaren finala ere zen. Norgehiagoka bizia izan zen Jazpana eta Arane taldeen artean. Aurten, 10-8 amaitu da partida, Jazpanaren alde. Hirugarren finala zuten hauek, eta Arane taldekoen lehena. Finaleko jokalari onenaren saria ere Jazpana taldeko jokalari batentzat izan da, David Imazentzat.

Giro ona nagusi izan da egunotan Beasainen eta datorren asteburuan emango diote segida eta behin betiko amaiera aurtengo Loinatz jaiei.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902