Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Adarretatik hartuko du Zarautzek

Uztailaren 20tik 22ra ospatuko da estreinakoz nazioarteko musika jaialdia eta hiru agertoki izango dira herrian

Ane Roteta - 2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Mikel Makala eta Oier Aranzabal musikariak, Nekane Iribar zinegotziarekin, Musika Plazan.

Mikel Makala eta Oier Aranzabal musikariak, Nekane Iribar zinegotziarekin, Musika Plazan.

Galería Noticia

Mikel Makala eta Oier Aranzabal musikariak, Nekane Iribar zinegotziarekin, Musika Plazan.

Zarautz- Datorren uztailaren 20tik 22ra ospatuko da lehen aldiz Zarau-tzen Adarretatik jaialdia, udako musika jaialdien harian txertatzeko asmoz, eta antolatzaileek kartel ofiziala oraindik iragarri ez duten arren, badirudi gelditzeko datorren jaialdi bat izango dela.

Guztira, hamabi musika talde hartuko ditu Zarautzek eta hiru egunez hiru agertoki izango dira, doako kontzertuekin (merkatuan, Musika plazan eta itsas pasealekuan). Adin guztietako jendearentzako eskain-tza osatu dute, gainera, Oier Aranzabal eta Mikel Makala antolatzaileek. “Ikusten genuen kultura eta musika erdigunean zituen jaialdiren baten beharra zegoela Zarauzko udan eta ideia horretatik abiatuta sortu zen jaialdi honen ideia”, azaldu zuen Oier Aranzabal musikari eta kazetariak.

Hala, jaialdiaren izenak esaten duen moduan, ertz desberdinak en-tzun ahal izango dira: “Munduko musika entzuteko aukera izango da, jaialdi oso anitza izango da. Gaurkotasuna duten talde euskaldunak izango ditugu, baina nazioartekoak ere bai”. Zentzu horretan, musikari handiak izango direla aurreratu zuten, baina jaialdiaren programazio osoa ekainean jakinaraziko dute.

Hiru eszenatoki desberdinen harira, bakoitzak musika eta kolore desberdina izango dutela azaldu zuten. Batetik, merkatu plazako emanaldiak eguerdian ospatuko dira eta ikutu akustikoa izango dute, Sara Mansilla, Joan Valls eta Oso Fan taldeekin. Hiru kontzertu horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Katapulta programarekin egindako kolaborazioaren emaitza izango dira. Bestetik, jaialdia Musika Plazara lekualdatuko da iluntzean, eta Makalak zehaztu zuenez, euskal musikaren gunea izango da hura. Rafa Rueda izango da agertoki horretako protagonistetako bat baina bigarren taldearen izena oraindik ez dute jakitera eman, “sorpresa” izango baita.

Azken eszenatokia, berriz, itsas pasealekukoa izango da, eta gaueko kontzertu horietan Buffalo, Elkano Browning Cream, Akatz eta Gasteiz Big Band arituko dira, besteak beste. “Oraindik beste bi izen potente sartuko ditugu programan”, aurreratu zuten antolatzaileek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902