Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Bermeo Tuna World Capital

Ana Urkiza - Lunes, 14 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 09:41h

Datorren asteburuan, maiatzaren 18tik 20ra, Bermeon Arrain Azoka izango da. Aurtengoan, ostera, berritasun handi batekin: "Bermeo Tuna World Capital" izeneko egitasmoa aurkeztuko da bertan, zeinetan, betiko ohiturek eta gaur egungo berrikuntzek bat egingo duten. Besteak beste, Basque Culinary Centerrek showcookinga eskainiko du standean eta Bermeoko herriaren Euskaraldia egitasmoa aurkeztuko da bertan.

Zer zerikusi du atunaren arrantzak goi mailako sukaldaritzarekin eta zer euskararekin? Ba, ezer ere ez eta dena, behar den bezala konta-tzen eta haria eramaten jakinez gero. Eta horixe da Bermeoko Turismo Agentziak, Arrantza Zuzendaritzak eta Udaletxeak egiten jakin dutena. Bideo bat prestatu dute azoka promoziona-tzeko eta bideoa ikustea besterik ez dago "Bermio lakorik ez dagoela" jakiteko: bertan ageri dira gizon eta emakumeak, zaharrak eta gazteak, herrikoak eta kanpokoak bertan jaso-tzen da itsas bizitzaren nondik norakoa, herri arrantzalearen izaera, bizitzari aurre egiteko filosofia eta Bermeoko hizkuntza ederra. Bertan batzen dira berdintasuna, integrazioa, nortasuna, izaera, eta "geure geuzek esateko erie", bideoan esaten den bezala...

Eta Bermeoko herriak, ekimen honekin, munduari begira hitz egiten hasita dauden Euskal Herriko beste hainbat herri eta ekimenekin bat egin du, hala nola, San Sebastian International Film Festival, Elgoibarko Digital Grinding Innovation Hub, Urdaibai Bird Center, Gasteiz Green Capital, Zumaia Flysch Trail, Bilbao Exhibition Center, Goierri Valley, Basque Culinary Center, etab.

Munduari leihoak irekita bizi diren herri eta hirien konstelazio txiki bat sortzen ari da gurean, zer esateko eta zer erakutsia daukatenez osatzen doana eta, gainera, nola kontatu ere asmatu dutenak.

Gainera, ba al dago atuna baino arrain ederragorik? Txapa gainean erreta lagunen artean jaten denak ez du munduan preziorik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902