Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Suzko aldarrikapenak

Xabier. Euzkitze - 2018(e)ko maiatzaren 13a, igandea - 06:03etan eguneratua

Norbere ikuspegi mugatuaz haragoko ezer ez da existitzen zenbaitentzat. Egunerokotasunaren begiak dira normaltasuna. Herrialde musulmanetatik etorritakoei integraziorako gaitasunik eza leporatzen diegu, ez baitira pintxo-potera animatzen. Aldiz, kaleko bizitza guk baino askoz landuagoa duten herrialdeetako bizilagunei, uruguaitarrei esate baterako, otorduak eta hitzaspertuak egiteko gure parke eta plazak eurentzat hartzea egozten zaie. Azkoitiko Oteitza frontoietako errebote-plazan kriketean aritzen diren pakistandarrei ere begi-zeharka begiratzen diegu. Hona etortzearekin batera eskuliburu bat eman behar genieke, gure ohituretara makur daitezen. Zer uste dute, ordea!

Zibilizazioen arteko desberdintasunak are argiago islatzen dira bateko eta besteko zigor-kodeetan. Bangladeshen 15 urtetik gorako ikasleei 5 eta 10 urte bitarteko kartzela-zigorra ezartzen diete azterketetan tranpatan harrapatuz gero. Espainian, ostera, ardura politiko handiak izandako ordezkari bat harrapatu dute gezurretan, inoiz egin gabeko master baten agiriaren jabe, eta ez du dimisioa beste zigorrik izan.

Indian neska bat bortxatu dute taldean. Bortxa-tzaileak herri-kontseilu moduko batek epaitu ditu, eta zigor irrigarria ezarri: 100 abdominal eta 630 euroko isuna. Zigorrari gehiegizkoa iritzita, aurrez bortxatu zuten neskaren etxera joan eta su eman diote, neska barnean zela. Ez diote barkatu bortxaketa salatu izana. Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko epaiketan, berriz, fiskaltzak 62 urterainoko espetxealdia eskatu du taberna batean bi goardia zibili eraso egin bide zieten gazteentzat.

Ez dakit mundu zabalean zer nolako zigorrak ezartzen dizkieten lan-gatazkengatik anbulan-tziak erretzen dituztenei. Arrigorriagan 30 erre dituzte, gauerdian lanean hasi behar zutenak. Gaiztaginak harrapatuko dituztela espero dut, eta bidezko epaiketa bat izango dutela. Herri-kontseiluak, herritarrok, mespretxua eta destaina ezarri behar genieke isun. Nirea behintzat badute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902