Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigarragak udako eskaintza aurkeztu du

Lehenengo izen-emateak astelehenean zabalduko dira Xaguxarren ‘Udaleku Irekientzat’ eta kanpaldirako

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Astigarraga- Astigarragako Udalak aurtengo Opor Giroan programako aukerak aurkeztu ditu hiru eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Hiru eta bost urte bitartekoen-tzat Jolas Txikiprograma dago. Bost txanda izango dira ekaina, uztaila eta abuztuan. Jangela zerbitzua ere egongo da aukeran. Izen-ematea maiatzaren 21ean zabalduko da kiroldegian. Multikirola eskaintzan, sei eta hamabi urtekoentzat, ere matrikula 21ean zabalduko da kiroldegian.

Bestalde, Musika Udalekuak ere eskaintzen dira sei eta hamaika urte bitartekoentzat. Izen-ematea 21ean hasiko da musika eskolan. Xaguxar elkarteak sei eta hamabi urte bitartekoentzat Udaleku Irekiak antolatu ditu eta izen-ematea astelehenetik ostiralera irekita egongo da kultur etxean.

Gazteentzat, futbol kanpusa (informazioa: 617 633 955), kanpaldia Nafarroan (izen-ematea datorren astean kultur etxean) eta Gaztelekua eskainiko dira. - A.M.

etiquetas: astigarraga


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902