Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asteartean San Isidro Eguna ospatuko dute Urnietako herrian

Goizean meza eta hamaiketako bat izango dira eta arratsaldean, txistulari topaketa eta elizan kontzertua

Sábado, 12 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Urnieta- Urtero bezala, maiatzaren 15ean, datorren asteartean, ospatuko da San Isidro eguna, baserritarren eguna, Urnietan. Horretarako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu baserritarren lana eskertzeko.

Programa 11.00etan hasiko da meza batekin eta hau amaitutakoan hamaiketakoa egingo da Lekaion bertsolariek girotuta. Ondoren, herri bazkaria burutuko da Zaldundegin.

Arratsaldean, txistularien topaketa Txanbolin Txistulari Bandak antolatuta, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen babesarekin.

Egunarekin amaitzeko, 20.00etatik aurrera San Migel elizan, Araotz abesbatzak eta Ana Belen Garcia organojoleak kontzertua eskainiko dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902