Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Udalak beste bi etxe-atari erosi ditu Alde Zaharrean

Errebalen eta Donejakue kalean kokatuta dauden etxe-atari horietako bakoitzean lau etxebizitza eraikiko ditu Udalak

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

azpeitia- Azpeitiko Udalak Alde Zaharrean kokatuta dauden bi etxe-atari erosi berri ditu, beti ere, “etxebizitza publikoen eskaintza handitu eta Alde Zaharra eraberri-tzeko helburuekin abian jarritako proiektuari jarraipena emateko”.

Oraingoan Udalak eskuratu dituen eraikinak “apaiz etxea bezala ezagutzen den Donejakue kaleko 7. etxe-ataria eta Errebaleko 4.a;gaur egun hutsik dagoen Arronanekoa” dira. Etxe-atari bakoitzean, lau etxebizitza eraikitzeko asmoa du Udalak, “epe motzean”.

Azken urteotan Alde Zaharrean eskuhartze desberdinak egin ditu Udalak, eraldaketa sakona eragiteko helburuarekin. “Baina erabat berritzeko, eraikinak berritu eta jendea bertan bizitzen jartzea falta da”, adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Izan ere, “ekimen pribatuko eskaintzetan dauden etxe libreen eskaintza, eskaintza publikoarekin orekatu eta arrazionalizatu nahi dugu. Eta, bide batez, eremu urbano zaharkituari irtenbidea eman”, azaldu du Josu Labaka zinegotziak”.

Alde Zaharrean esku askotan eta zahar dauden etxe asko daude, eta horrek bidea asko zailtzen badu ere, Udaletik ahalegin “berezia” egiten ari direla aitortzen dute: “Elizkaleko 3 etxe-atari eta oraingo bi hauek erosita, pauso garrantzitsuak emango ditugu etxebizitza publikoen eskaintzan eta Alde Zaharraren eraldaketan”, azpimarratu dute. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902