Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Antolatuta daude Beasaingo mozorro eguneko jaimak

Ordutegia, musikaren bolumena eta zabor bilketa adostu dituzte

M. Aranburu - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Beasaingo udal ordezkariak, jaimen eta bizilagunen ordezkariekin.

Beasaingo udal ordezkariak, jaimen eta bizilagunen ordezkariekin.

Galería Noticia

Beasaingo udal ordezkariak, jaimen eta bizilagunen ordezkariekin.

beasain- Datorren larunbatean, hilak 19, izango da Beasaingo Loinatz jaien barruan mozorro eguna. Egun horretarako jaimak eta karrozak jarri ohi dituzte herritarrek kalean, eta Udal gobernuak egindako bitartekaritzaren bidez, jaimak jarriko dituzten gazteek eta Zaldizurreta kaleko bizilagunek mozorro egunean sor-tzen diren eragozpenak gutxitzeko zenbait neurri adostu dituzte.

Hasteko, eguerdiko 12.00etatik aurrera jarri ahalko dira jaimak kalean, ordu hori iritsi arte kalea libre mantendu behar da ibilgailuentzat. Jaima guztiei argindarra emateaz Udala arduratuko da eta goizaldeko bostetan etengo da guztientzat. Gainera, ez da gasoliozko argindar sorgailurik onartuko eta jaima kokatzeko ezinbestekoa izan da aldez aurretik izena ematea, izan ere, jaimak non kokatuko diren erabakitzeko, zozketa egin da. Talde bakoitzak bere lekua gordeta izango du eta talde bakoitzak egokitu zaion tokia adierazten duen txartela jaso beharko du udaltzaingotik.

Zaborra botatzeko bi puntutan edukiontziak jarriko ditu Udalak. Zaldizurreta kaleko 15. zenbakiaren parean beira eta plastikoa botatzeko eta kale honen atzealdean, traste zaharrak eta tramankuluak botatzeko beste edukion-tzi bat egongo da.

Errekan ere zaborra agertzen da urtero eta garbiketa lanak ordain-tzeko talde bakoitzak diru kopuru bat jarriko du lan hori egingo duten pertsonei ordaintzeko. Ordainketa hau taldeek beren kokapena adierazten duen zenbakia udaltzaingotik jasotzera doazenean egin beharko dute, maiatzaren 17 eta 18an.

Zaldizurreta kaleko bizilagunek azken urteetan duten kalte nagusiena musikaren bolumen altuegia izan da. Hori aintzat hartuta, bizilagunen ordezkariek eta jaimak kokatzen dituztenek Udal agintariekin egin dituzten bilerei esker, musikaren bolumenari neurri egokia jartzea erabaki da arazo horri konponbidea emateko. Honakoa izan da erabakia: talde guztiek alokatuko dituzten musika ekipoek soinuaren neurria mugatua izango dute, 100 dezibelio ingurukoa eta ezingo da muga hori gainditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902