Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Legorretako Azintzio jaiak ospatzen dabiltza herritarrak

Gaur heldu eta gazteen ‘playback’ saioak egongo dira eta biharko egunean mozorroek hartuko dituzte herriko txokoak

2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea, Fernandezi zapia jartzen. A.V.

Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea, Fernandezi zapia jartzen. A.V.

Galería Noticia

Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea, Fernandezi zapia jartzen. A.V.

legorreta- Kamiseta koloretsuarekin igo zen Sabino Fernandez legorretarra asteazkenean, arratsaldeko 19.00etan, Legorretako Udaletxeko balkoira. Bere ardura izan da suziria jaurtitzekoa eta hori egin ostean Gizon Pikua jarri zuten balkoian. Fernandez oso habila da sukaldean, eta herriko bazkari eta afarietan ia beti izan dira haren platerak. Horrez gain, Bilkoin Areto Futbol Taldeko sortzaile eta entrenatzailea ere izan zen. Hala, Udalak eta herriko elkarteek orain arte borondate on guztiarekin egindako lana eskertu nahi izan die. Suziria jaurti eta segidan lehertu zen festa Legorretan. Bertso erronka ere egin zuten eta honako bertsolariek parte hartu zuten: Maialen Akizu (Urretxu), Unai Mendizabal (Zizurkil), Manu Goiogana (Irun), Beñat Iguaran (Amasa), Eli Pagola (Ereñotzu) eta German Urteaga beasaindarra. Ondoren laguntarteko afaria egin zuten eta goizaldera arte kalejira ere antolatu zuten.

Atzokoan, berriz, jaien patroiaren eguna ospatu zuten, Azintzio eguna. Goizean meza nagusia izan zen eta ondoren, erraldoiak, buruhandiak eta trikitia izan ziren protagonista, Solano musika eskolako ikasleen eskutik. Dantzak ere bere lekua izan du jaietan eta 18.00etan hasi zuten euskal erromeria. Bertan herritar ugarik parte hartu zuten, tartean, agintarien soka dantza izanik. Euskal dantzen ikuskizuna, bestalde, herriko Irrintzi Alai dantza taldeari esker izan zen ikusgai. Jarraian erromeria egin zuten eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan zen bertan. Tio Teronen Semeak taldearen txanda izan zen segidan eta Freshcoolumorezko dantza ikuskizuna eskaini zuten. Eguna amaitzeko, asto lasterketak egin zituzten gazte eta helduek.

dantzaldiakGaur, 11.30ean, haur jolasak izango dira plazan. Jubilatu elkartean, berriz, pote, igel eta toka txapelketa egingo dituzte goiz-eguerdi partean. Herri bazkariaren ondoren, dantza eta musikaren tartea izango da. Hain zuzen ere, 18.00etan haurrentzako playback emanaldiari emango diote hasiera antzokian eta 23.30ean helduen txanda izango da. Dudarik gabe, urtez urte egiten jarraitzen duten ekitaldi honek arrakasta handia izaten du eta herritar ugari hurbiltzen dira emanaldiak ikustera. Goizeko ordubatetan, bestalde, DJ Bull disko jartzailearen ikuskizuna izango da. Larunbatean, mozorro eguna izango dute eta gaia 80. hamarkada dute aurtengo urtean. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902