Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Emakumeen Etxea diseinatzen hasiko da

Parte-hartze prozesua datorren asteartean abiatuko du Berdintasun sailak

Ane Roteta - 2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Berdintasun saileko zinegotzia eta teknikaria, Prometea elkarteko eta Berdintasun Kontseiluko kideekin.

Berdintasun saileko zinegotzia eta teknikaria, Prometea elkarteko eta Berdintasun Kontseiluko kideekin.

Galería Noticia

Berdintasun saileko zinegotzia eta teknikaria, Prometea elkarteko eta Berdintasun Kontseiluko kideekin.

Zarautz- Emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunaren alde lan egitea da Zarauzko Udalaren helburuetako bat, eta Berdintasun sailaren hurrengo erronka Emakumeen Etxea sortzea da. Ondorioz, datozen hilabeteotan egitasmo hori abian jartzeko parte-hartze prozesua jarri du abian Udalak.

Gloria Vazquez zinegotziak prentsaurrekoan azaldu zuenez, Emakumeen Etxearen kokapena gaur egun dagoen turismo bulegoaren lokala izango da, hutsik geldituko baita udazken inguruan (turismo bulegoa Kale Nagusiko Maza lokalera lekualdatuko da). Bitarte horretan, prozesu parte-hartzailea jarriko dute martxan, “Emakumeen Etxea eraikitzea emakume guztion ardura delako eta emakume guztiona izango delako”. Horretaz gain, emakumeek espazio fisiko bat edukitzea “funtsezkoa eta lagungarria” izango dela iritzi zuen.

Herriko emakume guztiak daude gonbidatuta lansaioetara, baina deialdi berezia egin diete emakume gazteei.

Prentsaurrekoan adierazi zutenez, Berdintasun Kontseiluak dagoeneko lan bat egina du gai honen inguruan, eta prozesua ez da hutsetik abiatuko, nolabaiteko abiapuntu bat badutelako. Gauzak horrela, prozesuak hiru saio izango ditu. Lehena asteartean, maia-tzaren 15ean, egingo da, 18.00etatik 20.00etara Etxezabalan. Mahai-inguru formatua izango du saio, eta Donostiako eta Azpeitiko Emakume Etxeen esperientziak ezagutuko dituzte, kanpoko ekarpenekin Zarauzko etorkizuneko espazioaren hausnarketa abiatzeko.

Hurrengo saioak, berriz, hilaren 22an eta 29an egingo dira (18.00etatik 20.00etara), edukietan sakon-tzen jarraitzeko, “gure helburuak plazaratzeko, ditugun beharrak zein diren ikusteko, eta Emakumeen Etxea nolakoa izatea nahi dugun hausnartzeko”.

Prozesuaren ondoren, ateratako emaitzekin Udalak dagozkion erabakiak hartuko ditu, eta 2018 urte amaieran edo 2019 urtearen hasieran Zarauzko Emakumeen Etxea zabaltzeko konpromisoa hartu du Udalak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902