Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Neskatxena txapelketa jokatuko dute Legazpin

29 DANTZARIK PARTE HARTUKO DUTE ETA BERAIEN ARTEAN BI LEGAZPIAR EGONGO DIRA: | Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

legazpi- Larunbat honetan, 16.30ean Legazpiko Latxartegi aretoan, Euskal Herriko neskatxena edo soinu zaharren txapelketaren 24. edizioa jokatuko da. Lehiaketa honetan Gipuzkoako Euskal Dan-tzarien Biltzarrak antolatu duen gazteen soinu zahar ligaxkan lehenengo postuetan sailkatu diren dantzariek parte hartuko dute.

Larunbateko txapelketa Sustraiak dantza taldeak eta Legazpiko Udalak antolatu dute. Dantzariek bi taldetan parte hartuko dute. A taldean 2006 eta 2010 urteen artean jaiotakoak arituko dira (hamaika dantzari). Txakolin eta Agurra dantzak dantzatuko dituzte.

B taldean, berriz, 2003 eta 2005 urteen artean jaiotako dantzariak arituko dira (18 dantzari). Ehun Dukat eta Zortzikoa dantzak dantzatuko dituzte. A taldean mutilak ere lehiatuko dira.

Bi legazpiar Aurtengo gazteen soinu zahar ligaxkako irabazleak Ane Jaunarena lezotarra eta (A sailean) eta Amaia Aizpurua zizurkildarra (B sailean) izan dira. B sailean parte hartu duten Legazpiko Sustraiak taldeko bi dantzarik larunbat honetako txapelketarako sailkatzea lortu dute. Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez dira bi dantzari horiek.

Talde bakoitzeko irabazleak Juan Mari Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera, finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik onena ere sarituko da.

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute eta doinua Legazpiko Goiz Deia txistulari taldekoek joko dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902