Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Berritze lanak hasiko dira Lazkaon, Uhaitz eta Iribarrenen

San Inazio zubitik plazara doan zoru guztia berrituko dute eta industrialdean ur hornidura sareak berritzen hasiak daude

2018(e)ko maiatzaren 10a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Iribarren industrialgunean hornidura sarea berrituko da.

Iribarren industrialgunean hornidura sarea berrituko da. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Iribarren industrialgunean hornidura sarea berrituko da.

lazkao- Lazkaon ez dira berriak Udala aurrera eramaten ari den hobekuntza neurriak, eta ildo berean jarraituz, datozen egunetan hainbat berritze lan egingo dituzte Uhaitz kalean eta Hiribarren industrialgunean.

Hasteko, San Inazio zubitik plazara doan bideko zoruan hainbat egokitze eta berritze lan egingo dituzte, atal ezberdinetan. Besteak beste, San Inazio zubitik oinezkoen zubira arteko errepidean asfaltoa berrituko da, eta aparkalekuek gaur egun duten malda ahal den tamainan txikitzeko neurriak ere hartu nahi ditu Udalak. Bestalde, oinezkoen zubitik plazara arteko tartean bidea espaloiaren parean jarriko da, eta errepidea eta espaloia kota berean jarriko dituzte. Zati horretan hormigoi inpresoa botako da, eta gaur egun Alboka eta Zelata tabernak dauden aurreko zoruak duen itxura berdina emango zaio, guztiari tonu bera emanez. Erabaki hori hartzearen arrazoia gune horretako zoruaren egungo egoera ez zen egokiena eta beraz, eremu hori berritzea erabaki dute.

Uhaitz kaleko lanez gain, Hiribarren industrialdean ere hainbat aldaketa egiten hasiko dira datozen egunetan. Kasu honetan, hidrante berri bat jarri da eta ur hornidura sarea berritzeko lanak ere hasita daudela igorri du udalak. Lan guzti horiei amaiera eman ondoren errepidea eta aparkalekuak asfaltatuko dituzte. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902