Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Argindar kontsumoa txikitzeko saioak Urola Garaian

Hurrengo biak Urretxun izango dira: bihar eta astelehenean, 18.00etan, KZgunean

2018(e)ko maiatzaren 9a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Contadores que marcan el consumo de luz en los hogares.

(N.G)

Galería Noticia

Contadores que marcan el consumo de luz en los hogares.

zumarraga- Foru Aldundiak Gipuzkoa Argituz egitasmoa antolatu du, argindar kontsumoa murrizteko. Gipuzkoan zehar 40 tailer inguru emango dituzte eta horietako sei Urola Garaian izango dira. Lehena, atzo eman zuten, Zumarragan.

Hurrengo biak Urretxun izango dira: bihar eta hilaren 14an, 18.00etan, Urretxuko KZgunean. Biharkoa erretiratuentzat izango da. Legazpin beste bi egingo dituzte: hilaren 22an (14.30ean, gizarte zentroan) eta ekainaren 4an (14.30ean, kultur etxean). Merkatarientzat ere saio bat egongo da: hilaren 29an, 14.30ean, Bi-Tartean elkartearen egoitzan. Tailer horietan argitu.eus webgunean argitaratu diren hiru tutorialak praktikan jarriko dira.

Tutorial horietan kontsumo datuak ezagutzeko jarraitu beharreko pausoak zehazten dira: zenbat kontsumitu dugun eta noiz egin diren kontsumorik handienak. Hori guztia ezinbestekoa da kontsumoak murrizteko, aplikatzen diguten tarifa egokitzeko eta kontratatutako potentzia egokia den egiaztatzeko.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak prentsaurrekoa eman zuten Zelai Arizti kultur etxean egitasmo hau aurkezteko.

Asensiok tailerretara joateko gonbita luzatu zuen. “Guretzako oso garrantzitsua da helburu hauek lor-tzea eta horretarako ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea eta beraien kezkak azaltzea. Nola kontsumitzen dugun jakin beharra dugu, nola aurreztu jakin ahal izateko. Askotan, ez dakigu kontratatua dugun poten-tzia egokia den, zein tarifa dauden…”.

Parte hartzeak merezi duela gehitu zuen. “Iazko tailerretan jendea oso gustura aritu zen. Kontsumoa eta dirua aurreztea lortu dute”. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902