Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskalkien Eguna ospatuko dute larunbatean Zizurkilen

Euskararen Astearen baitan ostegunean Andoni Egaña bertsolariak hitzaldia eskainiko du Atxulondon

2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Andoni Egaña bertsolaria, Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleagarekin.

Andoni Egaña bertsolaria.

Galería Noticia

Andoni Egaña bertsolaria, Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleagarekin.

Zizurkil- Euskararen Astea ospatuko dute aste honetan Zizurkilen eta horretarako bi ekitaldi iragarri dituzte.

Lehenengo hitzordua ostegunean izango da. Andoni Egaña bertsolari eta idazleak Euskara: ondo al goaz? izenburua daraman hitzaldia eskainiko du, 19.00etan, Atxulondo kultur etxean bertaratzen direnen gogoeta eginarazteko.

Larunbatean, aldiz, Euskararen Eguna izango da Joxe Arregi plazan. 11.00etan hasita, festa-giroz beteko da Zizurkil. Herriko talde eta eragileen laguntzaz, zazpi postu izango dira plazan, Euskal Herriko zazpi lurraldeen erakusgarri. Bertan, lurralde bakoitzeko berezitasunak ikusi ahal izango dira, bakoitzeko turismo-eskaintza, eta lurralde bakoitzeko pintxo eta edariak dastatzeko aukera ere izango da.

Horrez gain, irakurketa jarraituaz gozatu ahal izango da Plazida Otaño liburutegiko atarian. Ordezkari bakoitzak kontakizun bat irakurriko du bere euskalkian, euskararen aberastasuna eta aniztasuna agerian utziz. Parte-hartzaileak honakoak izango dira: Juan Kruz Igerabide (Gipuzkoa), Onintza Enbeita eta Ana Urkiza (Bizkaia), Julio Soto (Nafarroa), Daniel Landart (Lapurdi) eta Ttittika Rekalt (Zuberoa). - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902