Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

“Emakumeak gure lasterketan parte hartzera deitzeko keinua egin nahi izan dugu aurten”

Iago Martin Erasok 34 urte ditu, eta beste 150 bolondresekin batera, VIII. Erlaitz-Aiako Harria Mendi Maratoi Erdiaren antolakuntzan arituko da igande honetan, “lasterketa ahalik eta hoberen joan dadin” ahaleginak egiten.

Xabier Sagarzazu - 2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Iago Martin Eraso, Erlaitz-Aiako harria maratoi erdiko antolaketako kidea.

Iago Martin Eraso, Erlaitz-Aiako harria maratoi erdiko antolaketako kidea.

Galería Noticia

Iago Martin Eraso, Erlaitz-Aiako harria maratoi erdiko antolaketako kidea.

irun- “Oso pozik” daude Irungo Erlaitz Mendi Kirol Elkartearen senean korrika egitera dedikatzen diren Mugalariak. Talde honetako kide den Iago Martinek aurkeztu zuen atzo, Irungo Kiroletako zinegotzi den Pedro Alegrerekin batera, igandean egingo den zortzigarren Erlaitz-Aiako Harria Mendi Maratoi Erdia.

Zortzigarrena izango duzue igandekoa. Pozik zaudete orain arte egin eta lortutakoarekin?

-Pozik gaude egindako lanarekin, Erlaitz-Aiako Harriak geroz eta beteagoa dagoen mendi lasterketen egutegian bere lekua egitea lortu duelako. Zegama-Aizkorri lasterketa baino bi aste lehenago egiten dugu gurea eta ibilbidea gogorra eta oso teknikoa ere bada. Eta lasterketa honek daukan gauza ederrena bere ibilbidea da, dudarik gabe.

Aiako Harria bezalako eremu babestuan mendi lasterketa antolatzeak zailtasun bereziak suposatzen ditu, nolabait?

Halaxe da, bai. Alde batetik, Foru Aldundiari baimena eskatu behar zaio eta honek, diru-fidantza bat eskatzen du. Lehen, mila eurokoa izaten zen eta azken urteetan, 400ekoa. Helburu nagusia, Aiako Harriko eremua erabat garbi uztea da. Horretarako, ezinbestekoa zaigu gurekin dauden 150 bolondresen zein lasterketa ikustera igotzen diren beste pertsona askoren laguntza. Hondakinak jaso egiten dira lasterketan zehar, korrikalariek ere sentsibilitatea dute honekiko... Eta igande arratsaldean zein datorren astean zehar ere, elkarteko zenbait kidek errepasoa emango diogu lasterketaren ibilbideari, dena aurretik zegoen bezalaxe, garbi-garbi uzteko. Aldundiak egindako lanarengatik zoriondu izan gaitu aurreko urteetan. Pozgarria da hori eta jende askori eskertu behar diogu esfortzua.

Zer nolako parte-hartzea espero duzue igande honetan?

-Urteroko martxa daramagu. Une hauetan 250 korrikalarik izena emana dute eta lasterketaren irteeran 350eko topearen inguruan ibiltzea espero dugu. Aipatu nahi nuke gainera aurtengorako 30 bat emakumek izena emana dutela dagoeneko, eta hori oso pozgarria da. Emakumeak parte hartzera animatu nahi ditugu, eta horretarako, keinu eta omenaldia egingo diegu aurten. Alde batetik, lasterketako kamisetak emakumezkoen neurri eta gorpuzkeraren arabera egin ditugu, eta hauetan Txaloa, zuretzat leloa larri dugu. Izan ere, korrikalari gehienak gizonezkoak izaki eta ibilbidean, hauen emakumezko lagun, bikote, ama edo arrebak asko ibiltzen dira, animatzen. Korrikalariak haiei oparitu ahalko die kamiseta, eta aldi berean, datorren urtean barruan egotera dei egiten diegu.

Gogoan izango duzue ere Iñigo Valbuena, duela egun gutxi joan zaizuen taldekide eta laguna.

-Iñigo 42 urterekin, oso gazte joan zaigu, gaixotasunaren aurka luzaroan borrokatu ostean. Hasieratik zen antolakuntzako kide eta egina genion aitortza duela urte parte bat. Aurten, bere argazkia aukeratu genuen kartelerako, kasualitatez. Minutuko isilunea egingo dugu irteeran bere omenez eta kamisetetan Iñigo gogoan esaldia ere sartu dugu.

Zure Gipuzkoako txokoa. Aiako Harrian badut txoko ezkutua.

Mendi bat. Aiako Harria. Korrika egiteko, paseatzeko, bainatzeko...

Paisaia bat. Txingudiko badia, Jaizkibelgo Paradore zaharretik.

Hondartza bat. Hendaiakoa, irundar askorentzat gurea dena.

Jai bat. Irun eta Hondarribiko alardeak, amarena eta aitarena.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902