Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haurdun eta dotore

Kolore biziak eta lore-estanpatuak batetik eta soineko luze eta freskoak bestetik, baina marinel-diseinuak ahaztu gabe. Hori da Ohma!-k proposatzen duena sasoi honetarako

Amaia Arriaran - 2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 18:15etan eguneratua

Ohma!

Galería Noticia

Ohma!

Izko Premamá Donostiako denda ezagunak Ohma! Maternity Wear markarekin egin zuen bat iaz eta aldaketa erabat positiboa izan da. Urte bete darama proiektu berri honek forma hartzen eta lan handia izan duen arren, ilusio handiarekin egin denez gero, emaitza oso pozgarria izan da Inge Izkorentzat, honen guztiaren atzean dagoen pertsona.

Hasierako helburuetako bat geroz eta jende gehiagorengana iristea zen eta soberan bete dela esan daiteke. Izan ere, bezeroak oso ongi erantzuten ari dira arropa-bilduma berrien aurrean, badirudi gogoko dutela. Gainera, kalitate eta prezio arteko harremana oso ona da. Denetarik aurkitu daiteke hemen: galtzak, kamisetak, alkandorak, soinekoak...

Emakumeak haurdunaldian ere gustura sentitu daitezen eta beren estiloa mantendu dezaten egiten du lan Inge Izkok. Horregatik, ehun erosoak eta aldaketa fisikoetara ezin hobeki egokitzen direnak eskaintzen ditu, beti ere azkeneko tendentziak kontuan hartuta. Esan behar da Ohma!-ko arropa haurdunaldiko lehenengo hilabeteetan hasi daitezkeela erabiltzen eta, moldatzen joaten direnez, amaieraraino jantzi daitezke. Edoskitzearen aldeko apustua ere egin du eta, hortaz, prenda asko haurdunaldian zehar eta ondoren ere erabili daitezke.

Horretaz gain, haurdunaldirako bainujantziak ere aurkitu ditzakegu denda honetan, bai hondartzarako eta baita igerilekuetarako ere. Lentzeria-moda ere ez da atzean geratzen;bularretakoak, adibidez, haurdunaldian eta edoskitzean erabili daitezkeenak. Kirola egiteko ere hainbat proposamen ditu: leggin, buggie, t-shirt... eta, amaitzeko, azken nobedadea: haurrentzako arropa. Bezeroek oso gustuko dute eta geroz eta arrakasta handiagoa du.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902