Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal kulturaren elkarguneen gose

2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 14:10etan eguneratua

Oier Guillanek liburu berria plazaratu du

Oier Guillanek liburu berria plazaratu du (Oskar Gonzalez)

Galería Noticia

Oier Guillanek liburu berria plazaratu du

UDABERRI honetan argitaratu du Zauri Bolodia lana Oier Guillanek eta maiatzaren 26an, Garoa liburudendan aurkeztuko du, Iraia Elias aktorearekin batera. Horrez gain, Literaturia irekiko duen emanaldian ere parte hartuko du. Izan ere, maiatzaren 24an, Antoniano aretoan Joxan Artze gogoratuko dute omenaldi polit batean eta ondoren, eMe taldeak zuzenekoa eskainiko du. Horren baitan, Guillanek Artzeren hainbat testu errezitatuko ditu euren musikaz lagunduta.

Zer deritzozu aurtengo gaiari: aingura?

Sugerentea, niri egia esan itsasoaren inguruko iruditeriaz gain, gura-k ekartzen dizkit gogora, nahiak, desioak.

‘Zauri Bolodia’ liburua aurkeztuko duzu aurtengo Literaturia jaialdian.

Bai, udaberrian plazaratu dut liburua, eta Iraia Elias aktorea izango dut lagun aurkezpenean. Solasaldi modukoa egingo dugu elkarrekin. Zauri Bolodia liburu berezia da, narrazioa, poesia, saiakera eta antzerkia nahasten dituelako. Gogotsu nago publikoarekin zuzenean kontrastatzeko, ea zer nolako harrera izan duen, berezitasun horretan.

Liburua aurkezteaz gain, eMe taldearekin batera emanaldi batean parte hartuko duzu. Zer prestatu duzue?

Berez, haien kontzertua izango da, batez ere. Diskoa plazaratu zuten Durangoko Azokan, eta hauxe taldearen lehen zuzenekoa izango da. Kasu honetan, neuk nolabaiteko intro bat egingo dut, 10 minutu ingurukoa, haien musikaz lagunduta. Bertan Joxan Artzeren hainbat testu errezitatuko ditut. Oso inprobisatua izango da, elkar entzutean oinarrituta. Ondoren haien kontzertuko lehen kantan ere ahotsa sartuko dut, Artzeren letra batekin hor ere.

Nola sortu zen elkarlan hori?

Haiek banaka egin duten ibilbide artistikoa jarraitu izan dut aspalditik, eta haiek ere bazuten nire berri;luzez elkarrengandik gertu edo gerturatzen ibili gara, baina orain arte ez da suertatu elkarrekin lan egiteko aukerarik. Haien diskorako letra batzuk idazteko eskatu zidaten, azkenean hiru izan dira. Egia esan, luxua izan da, oso gustuko dudalako haien musika. Haiek ere Artzerekin harreman estua zuten, eta hari guztiak lotuta sortu da haien lehen kontzertua Artzeren omenezko ekitaldi batean izatea, eta bertan elkarrekin igo ahal izatea oholtzara.

Nolako garrantzia du Literaturia bezalako jaialdi batek?

Sortzaileentzako zein bisitarientzako. Garrantzia itzela, euskal kulturarentzat erakusleiho eta bozgorailu beharra izateaz aparte, horrelako elkarguneen gose ere bagarelako: elkarguneak sortzaileen artean, eta baita ere nire ustez aktiboa den publikoaren edo irakurlegoaren artean. Horrelako ekimenak nolabaiteko kultur arnasguneak dira, eta idealena litzateke horrelakoak haien artean saretu ahal izatea, harremanen eta kolaborazioen bitartez besterik ez bada ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902