Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Segura-Zerain mendi lasterketan 230 korrikalari izan dira

Proba luze eta motza hasi baino lehen, Jokin Lizeaga korrikalaria omendu zuten plazan

M. Aranburu - 2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Ibilbideko zati batean, bi korrikalari.

Ibilbideko zati batean, bi korrikalari.

Galería Noticia

Ibilbideko zati batean, bi korrikalari.Unai Santamaria, Unai Cobos eta Jon Alberdi, ibilbide laburreko irabazleak.Segurako plazan omendu zuten Jokin Lizeaga korrikalaria.

segura- Larunbat arratsaldean Segura eta Zeraingo mendi eta herriak jendez bete ziren kirol aitzakiarekin. Bi herri horietako mendiak igarotzen dituen Sanson mendi lasterketa egin zuten, eta beste aurrekoetan izan den bezalaxe, parte hartze handia izan zen, 230 korrikalari izan ziren proba luze eta mo-tzekoak batuta. Gauzak horrela, antolakuntzakoak gustura agertu dira edizio honen emaitzarekin.

16.00etan elkartu ziren plazan 25 kilometroko proba luzea egin behar zutenak ibilbidea hasteko prest. Hala ere, hasi baino lehen omenaldietarako tartea ere izan zen. Jokin Lizeaga korrikalari urnietarra omendu nahi izan zuten. Hala azaldu ditu arrazoiak Odilo Rivera, antolakun-tzako kideak: “aurtengo urtean ere Lizeaga etortzekoa zen mendi lasterketara, baina istripu bat tarteko izan zuen eta ezin izan du parte hartu. Hala ere, Sanson probako lehenengo edizioko irabazlea izan zen eta haren emazteak ere korrika egin du hemen. Aurten ere irteeran izan da emaztea eta bagenekien Lizeaga etorriko zela. Hain zuzen, Segurako lasterketarekin beti lotuta egon da urnietarra eta ondo ikusi genuen omenaldi moduko bat egitea berari”.

Emozio uneak albo batera utzi eta han abiatu ziren korrikalariak. Bide luzean, Julen Larruzea larrabetzuarra iritsi zen lehenengo bi ordu eta 13 minutuko denborarekin, bigarren Iñaki Olano altzoarra izan zen (2o13:38) eta segidan sartu zen Martin Diez segurarra, segundo batera.

Emakumezkoetan azkarrena, Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen 2o34:45eko denborarekin. Bigarren Marta Antoñana bizkaitarra helmugaratu zen (2o43:23) eta hirugarren postuan, Amaiur Iglesias errenteriarra (2o58:11) iritsi zen.

Proba motza, berriz, Unai Santamaria hernaniarrak irabazi zuen ordu bat eta zortzi minutuko denborarekin, Unai Cobos ordiziarra bigarren izan zen 16 segundora eta hirugarrena Jon Alberdi zestoarra izan zen, 1o09:27ko denbora eskuratuz. Emakumezkoetan azkarrena, Maria Zorroza gernikarra izan zen (1o17:30) eginez, bigarren Sarah Ugarte donostiarra sartu zen 1o29:59 denbora behar izanez, eta hirugarrena helmuga pasatzen Ainhoa Matxindariarena ordiziarra izan zen, 1o36:26ko denborarekin.

Odilo gustura agertu da bizi izan zuten egunarekin eta baieztatu du “jendea pozik” egon zela eta “egun polita” pasa zutela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902