Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Herri Txiki Diseinu Handi’ sormenezko bigarren jardunaldia

Errenteriako Torrekuan Capdevila ilustratzaileak eta Lozano eskultoreak bere lana erakutsiko dute hilaren 17an

2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 06:03etan eguneratua

Errenteria- Datorren maiatzaren 17an 18.00etan Errenteriako Torrekua eraikinean Herri Txiki Diseinu Handi lelopean topaketa berri bat egingo da sormen arloko aditu, zaletu, sektoreko pertsona ekintzaile, erakunde eta bestelako pertsona interesdunentzako.

Bigarren jardunaldi honetan bi pertsona kreaktibok parte hartuko dute: Marina Capdevila, ilustra-tzaile eta muralista, eta Noelia Lozano, paper eskultorea. Biek nazioarte mailan lan egiten dute.

Aipatutako pertsonek beren lanak erakutsiko dituzte eta, ondoren, elkarrizketatuak izango dira. Ildo horri eutsiz, eztabaidarako gunea sortuko da eta pertsona partaideek esperientziak eta hausnarketak trukatuko dituzte.

Topaketa doakoa eta irekia da baina antolakuntza mailan kontuan hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 16a baino lehen hurrengo telefonora deituta: 943 494 129;edo emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus.

Oarsoaldea garapen agentziako lehendakariak, José Ángel Sánchezek jakinarazi duenez, bigarren topaketa hau Oarsoaldea garapen agentziak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Savanna diseinu eta ilustrazio enpresaren laguntzaz, egun Habian! Fabrika Kreaktiboa proiektuko kide den sormen enpresa. Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuak Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902