Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Beasaingo kirol elkarteetan euskara indartuko dute

Beasain KE, BKL eta Eusport enpresarekin hitzarmena sinatu du Udalak

M. Aranburu - 2018(e)ko maiatzaren 6a, igandea - 06:03etan eguneratua

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

Beasain Kirol Elkarteko, BKL saskibaloi taldeko, Eusport enpresako eta Udal ordezkariak hitzarmena sinatu ostean.

Beasain- Beasaingo Udalak euskararen erabilera indartu eta herritarrak hizkuntzaren erabileraren garrantziaz jabetzeko bideak lantzen jarraitzen du. Oraingoan, Udalak kirola eta euskara uztartzen dituen programa berri baten hitzarmena egin du. Hain zuzen ere, Beasain Kirol Elkartea, BKL saskibaloi taldea, Eusport enpresa eta Udala bera batu dira euskararen elkarlanerako. Aurkezpenean erakundeetako ordezkariak izan dira: Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea;Elena Ruiz, kirol zinegotzia;Joxe Mari Arrospide, BKL elkarteko presidentea;Kepa Lasa, Beasain Kirol Elkarteko presidentea;eta Koikili Lertxundi, Eusport enpresaren arduraduna.

“Beasainen herritar gehien mugi-tzen dituzten bi kiroletan, saskibaloi eta futbolean, eragitea dugu helburu. Hala, irismena eta emaitza ere ahalik eta handiena izatea lortu nahi dugu”, zehaztu du Aldasorok eta gehitu du jende asko mugitzen dituela: “bi kirol elkarteen artean ia mila haur eta gazte biltzen dituzte baina hauekin lotura zuzena duten herritarren sarea bikoiztu edo hirukoiztu egiten da”.

errealitatearen laginaLertxundik, bere aldetik, nabarmendu du Eusport enpresak kirola duela ardatz eta enpresei euskara planak txertatzen laguntzen diela. Hala ere, haien bitartez balore garrantzitsuak ere susta-tzen direla azaldu du;hala nola, euskara, kalitatea, berdintasuna edo elkartasuna.

Zuzenean eragingo dute hitzarmen honen bitartez. Hartuko diren erabaki edo ekintzen artean daude Udala eta kirol elkarteen arteko koordinazioa hobetzea, kirol elkarteek eskain-tzen duten formakuntza espezializatuan kalitatea hobetzea, formakun-tza espezializatu hau euskaraz izatea, kirol elkarteen komunikazioan euskara hizkuntza bizia izatea eta euskarari prestigioa ematea.

Lan plangintzari dagokionez, koordinazio bilerak egingo dituzte hiru hilean behin kirol elkarte eta Udalaren arteko koordinazioa hobetzeko. Formakuntza saio espezifikoak ere eskainiko zaie hezitzaile-entrenatzaileei ikastaroen bidez.

Baietz lortu bi hilabete euskaraz jolasten erronka ere martxan jarriko dute eta horrekin, euskarak kirol elkarteen egunerokoan presentzia handiagoa izatea lortu nahi dute hiru elkarteek eta Udalak, bai partaide zein famili eta entrenatzaileen artean euskararen erabilera bultzatuz. Komunikazio planari begira, bestalde, kirol elkarteen komunikazioan euskara hizkuntza biziagoa izatea izango da helburua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902