Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
donostia

Koldo Mitxelena sariak banatu dituzte

Guztira 21 lan saritu dituzte eta beste 40k aipamenak jaso dituzte eskolarteko literatur lehiaketaren 29. edizioan

N.G. - 2018(e)ko maiatzaren 6a, igandea - 06:03etan eguneratua

Atzoko sari banaketan parte hartu zuten gazteak, Donostiako udalbatza aretoan.

Galería Noticia

Atzoko sari banaketan parte hartu zuten gazteak, Donostiako udalbatza aretoan.

Donostia- Hogeita bat haur eta gaztek egindako lanak saritu zituzten atzo Donostiako udalbatza aretoan Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 29. edizioaren sari banaketa ekitaldian. Lan horiez gain, parte hartu duten beste 40 egilek aipamenak eta diploma jaso zituzten. Sarituek, berriz, kultura edota teknologiarekin zerikusia duten opariak jaso dituzte.

Gainera, 14 eta 18 urte bitarteko kategorietako irabazle eta aipatuentzat literatura lantegi batean parte hartzeko aukera egongo da. Aurtengo edizioan, 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute bost modalitate ezberdinetan: komikia, olerkia, ipuina, mikroipuina eta bertsoa. Guztira 1.118 lan jaso dira: 469 komiki, 41 olerki, 396 ipuin, 152 bertso eta 60 mikroipuin. Bereziki 14 eta 18 urte bitarteko kategorietan (E eta F) aurkezturiko lanen maila azpimarratu du epaimahaiak.

Iñaki Martinarena Mattin komikigilea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Yolanda Arrieta, Ana Malagon, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia idazleak izan dira erabakiak hartzeko arduradunak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902