Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
gizartea

Denboraldi berriko gazta, Idiazabalen

atzoko eta gaurko euskal gaztaren azokan artzainen lana ezagutarazi eta balioan jarri nahi dute jai giroan

2018(e)ko maiatzaren 6a, igandea - 06:03etan eguneratua

Azoka osatzen duten postuen inguruan giro polita sortu zen atzo. Argazkiak: M. Aranburu

Azoka osatzen duten postuen inguruan giro polita sortu zen atzo. Argazkiak: M. Aranburu

Galería Noticia

Azoka osatzen duten postuen inguruan giro polita sortu zen atzo. Argazkiak: M. AranburuIdiazabalgo bazkarian bildutakoak platerak prest dituztela, atzo.

Artzainen lanaren atzean dagoen guztia babestu eta balioan jartzea da atzo eta gaur Idiazabalek hartuko duen Euskal Gaztaren Azokaren helburua. Egun bateko jaitik, bi eguneko azokarako pausua eman zen iaz eta formatu berria harrera ona izaten ari da aurten ere, giro polita izan baitzen.

Eskaintza ere zabaldu egin da eta bertaratzen direnek esperientzia desberdinak probatu ditzakete: gazta nola egin, artzainen bizia gertutik ezagutu, ardien ile mozketa gertutik ikusi… Denboraldi berriko gaztak kontsumitzaileari aurkeztu eta ar-tzainekin elkarrizketa izateko abagune ederra ere bada asteburu honetako hitzordua.

Euskal Herriko lurralde guztietako artzainak izan ziren atzo eta izango dira gaur Idiazabalen, iparralde zein hegoaldeko gaztagileak elkartuko baitira, 20 guztira. Hala, Idiazabal jatorri izendapenekoak nahiz Ossau Iraty sormarkako gaztak eskaintzen ari dira azokan. European Cheese Route Association elkarteko bost herrialdeetako gaztagileak ere azokan dira.

Atzo mami lehiaketa egin zuten eta gaurko unerik garrantzitsuena omenaldiena izango da: Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu, Idiazabalgo Olazargibel baserrikoak, eta Joseba Baez, Arimasagasti gaztandegiko ekintzaile gazteak jasoko dute omenaldia. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902