Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Alegiako Langaurre egunerako izen ematea zabalik

Aurten habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra egingo da hilaren 27an Aranzadiren eskutik

Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Alegia- Azken urteotan Langaurre Eguna ospatzeko ohitura berreskuratu da Alegian. Aurtengoa maiatzaren 27an, igandea, izango da.

Antolakuntza aldetik, iazko formula bera errepikatuko da. Norberak bere bazkaria eraman beharko du, eta Udalak mahaiak, aulkiak eta edaria jarriko ditu. Aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 11ra bitartean, Iskiña, Hilario Berri eta Jubilatuen tabernetan edo kultur etxean.

Aurtengo ekitaldiari begira, ohiko egitarauak berrikuntza bat izango du. 11.30ean habia kutxak eraikitzen eta kokatzen ikasteko tailer bat eskainiko da Langaurren bertan Aranzadi zientzia elkartearen eskutik (aurrez izena eman behar da). Aurten ere jendea Langaurrera oinez igo-tzea bultzatu nahi dute eta Alegiako Mendi Asanbladak egunean bertan hitzordu bat jarri du 9.30ean Tontokalen, jendea elkarrekin igotzeko eta behin Langaurrera iritsita, 11.00etan, hamaiketakoa eskainiko da. Oinez igotzen direnei bazkaria igotzeko garraio zerbitzua eskainiko zaie. Azkenik, egunean bertan mahaiak deskargatzeko eta kargatzeko esku bat botatzea eskatzen zaie bertaratzen direnei. - M.S.S.

etiquetas: alegia, langaurre


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902