Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udaleku euskaldunei buruzko informazioa eman zaie ikasleei

? |

Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Salto!

(@oiartzunudala)

Galería Noticia

Salto!

Oiartzun- Oiartzungo Udalak eta UEMAk Haurtzaro Ikastolako Eskuttun elkarteko eta Elizaldeko Institutuko Ttirikittauki euskara batzordeko ikasleei UEMAk zein Eusko Jaurlaritzak antolatutako udaleku euskaldunen berri eman diete.

UEMAk Saltoudalekuak antolatu ditu udalerri euskaldunetako 15-18 urte arteko gaztetxoentzat (2000 eta 2003 artean jaiotakoak): uztailaren 10etik 17ra izango dira, Zestoan. Helburua herri euskaldunetako gaztetxoak ahalduntzea izango da.

Izen-ematea maiatzaren 9a arte dago irekita hezkuntza@uema.eus helbidera idatzita edo 943 816 699 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15.00etara). 50 lagunentzako tokia egongo da Salto udalekuetan. Zozketa bidez esleituko dira lekuak.

Bestetik, aurten ere Eusko Jaurlaritzak Mingaina dantzan programa martxan jarriko du, UEMA ere sustatzaile dela. DBH 1. eta 2. mailako ikasleei bideratua dago eta helburua, herri euskaldun eta erdaldunetako gaztetxoak elkar-tzea da, orekan, herri erdaldunetakoek euskaldunengan erreferentziak hartu ditzaten.

Berrizen izango dira udalekuak uztailean, hamar eguneko bi txandatan. Txanda bakoitzean 30 lagunentzako tokia izango da eta izen-ematea mingainadantzan.eus webgunetik egin behar da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902