Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santixabeletan txupinazoa nork botako duen proposatu daiteke

Egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa ere zabaldu da eta maiatzaren 18a lanak aurkezteko azken eguna da

Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Usurbil- Santixabel jaietarako motorrak martxan daude dagoeneko, eta jaiei lotutako bi ekimen jarri dituzte martxan Usurbilgo Udalak eta Jai Batzordeak. Batetik, festetako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketaren oinarriak onartu berri dituzte, eta, horrenbestez, lehiaketan parte hartzeko epealdia hasi da. Bestetik, Santixabeletako txupinazoa nork bota proposatu ahal izango dute herritarrek aurten ere.

Proposamena honako lekuetan utz daiteke: Potxoenean, udal liburutegian, Oiardo kiroldegian edo udaletxeko sarreran jarri diren hautetsontzietan. Posta elektronikoz ere igorri ahal izango da proposamena kultura@usurbil.eus helbidera. Maiatzaren 18an bukatuko da proposamenak egiteko epea.

Egitarauaren diseinua egiteko lehiaketari dagokionez, oinarrietan zehazten denez, lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izan behar du, eta ezingo du izan beste lan batzuen kopia. Lehiaketara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.

Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du. Lanak maia-tzaren 18a baino lehenago erregistratu behar dira Usurbilgo Udaleko erregistroan edota e-postaz bidali ahal izango dira, honako helbide honetara: kultura@usurbil.eus.

Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenea Kultur Etxean jaso behar da edo posta elektronikoz eskatu kultura@usurbil.eus helbidean, eta testu horretan oinarrituta egingo da diseinua.

Oinarriak www.usurbil.eus webgunean irakur daitezke. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902