Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
buruntzaldea

Hernaniko udal ordezkariak Wukron dira

Etiopiako herri honetako gazteriarekin lankidetza proiektuak landu dituzte

Aitziber Muga - Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Wukroko lau neska.

Galería Noticia

Wukroko lau neska.

Hernani- Hernaniko udal ordezkariak Etiopiako Wukro udalerrian daude bi herrietako gazteriarekin lankidetza proiektuak lantzen.

Wukro eta Hernaniren arteko harremana 2004an hasi zen. Herritik bertatik sortu zen interes hori, Angel Olaran misiolari hernaniarra bertan lanean ari zelako, eta ondoren batu ziren erakunde publikoak. Hernaniarren aldetik inplikazio maila oso handia egon da urte hauetan Etiopiako iparraldeko herri horrekin. “Hernani eta Wukroren arteko zubia Angel Olaranek eraiki zuen eta, hamalau urteren ondoren, inoiz baino sendoagoa da harremana” adierazi dute Udaletik.

Hernaniko Udalaren lehen bisita ofiziala 2013an izan zen. Udal ordezkariek Wukrora bidaiatu zuten, Wukroren aldeko herriko mugimenduko kideek lagunduta eta Angel Olaranek gonbidatuta. Hernaniko Udalak Wukroren garapenaren aldeko programak eta proiektuak diruz lagundu ditu 2006tik egun arte Lankidetza Arloaren bidez, eta horiek eta Olaranek berak sustatutako proiektuak eta azpiegiturak ikustera joan ziren orduan. Orduko bi alkateek sinatu zuten bi udalen arteko lehen lankidetza hitzarmena.

Bost urte pasa dira eta, bertako egitasmoak diruz laguntzeaz gain, Hernanin bertan sentsibilizazio ekintzak eta bi herrien arteko harremanak lantzeko zenbait proiektu ere sustatu ditu Udalak herritarrekin elkarlanean. Oraingo bidaiaren helburuak proiektu horiek guztiak bisitatu, wukroarren bizimodua bertatik ezagutu eta, bereziki, gazteriarekin lotutako proiektu berriak lantzeko informazioa eta harremanak egitea dira.

“Wukro oso herri gaztea da eta gazteen heziketa eta lanerako formakuntza lantzea funtsezkoa da gazte horiek haien herrian etorkizun duina izan dezaten”, azaldu dute Udaletik.

Joan den larunbatean iritsi ziren Etiopiara udal ordezkariak eta astebete eman dute bertan. Gaur hasiko dute Hernanirako bueltako bidaia.

Agendaren barruan aurreikusita zegoen Angel Olaranen proiektuak ezagutzea eta bertako gazte mugimendu eta talde desberdinekin elkartzea haien egoera eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko. Horretaz gain, Wukroko Udalarekin hi-tzarmena berritu dute.

etiquetas: hernani, wukron


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902