Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Baietz Hernanik!’ erronkak hiru hilabete bete ditu

Gaur 12.00etan Biteri aurrean hamaiketako bat, azkeneko datuen informazioa eta olerki irakurketa egongo dira

Sábado, 5 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Hernani- Otsailean Euskara ari du elkarteak Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmo aitzindaria jarri zuen martxan Hernanin. “Euskal Herrian inoiz egin den aktibazio-ekintzarik luzeenak”, antolatzaileen hitzetan, euskararen erabilera bultzatzeko, beraz, hiru hilabete bete ditu.

Hau ospatzeko, ekitaldi txiki bat antolatu dute gaur 12.00etan Biteriren aurrean. Hamaiketako txiki bat prestatuko dute, sagardoz lagunduta, eta bertaratzen diren erronkalariei, ekimeneko partaideei, orain arteko datuen berri emango diete.

Ekitaldi horren ondoren, Urakale-irakurraldia izango da, kale-poesia taldearekin lankidetzan antolatua. Biteritik abiatu eta herriko bost iturritan egingo dute geldialdia, olerkiak irakurtzeko. Nahi duenak parte hartzeko aukera izango du, kale-poesiako taldeak sarean jarritako olerki bat aukeratuta eta bertan irakurrita.

DatuakApirilaren hasieran 287 lagunek zuten emana izena ekimenean. Horietatik %66,3 emakumezkoak dira eta %33 gizonezkoak. Datu horrek berretsi egiten du azken aldian zenbait albistetan adierazitakoa: emakumeak dira euskaraz gehien egiten dutenak. Adinari erreparatuta, %15,3k 24 urte baino gutxiago ditu, %44k 25-44 urte bitartean, %30,7k 45-64 bitartean eta %5,2k 65etik gora. Bizi diren tokiari dagokionez, erronkalari gehienak Kaxkoan (%20,6), Ereñotzu/Pagoagan (%17,7) eta Florida/Etxeberrin (%9,6) bizi dira. Kopuru handi bat Kaxkokoa den arren, elkartekoek nabarmendu nahi izan dute ekimena auzo guztietara hedatzea dela asmoa, ez dutela Kaxkoan zentra-tzea nahi soilik. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902