Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Euskal dantza eta dantzariak izango dira Beasainen

Gaur arratsaldean XVI. Kantaldia egingo da Gernika pasealekuko pilotalekuan eta bihar Dantzari Txiki eguna

2018(e)ko maiatzaren 5a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Iazko Beasaingo Dantzari Txiki egunean, dantzariak plazan.

Galería Noticia

Iazko Beasaingo Dantzari Txiki egunean, dantzariak plazan.

beasain- Datorren astean hasiko dituzte Beasainen Loinatz jaiak, baina asteburu honetan herria dantzan jarriko duten bi kultur ekitaldi izango dira. Batetik, gaur Kantaldia egingo dute Gernika pasealekuko pilotalekuan, eta biharko, berriz, Dantzari Txiki eguna antolatu dute.

Gaur arratsaldeko 19.30ean, hasiko dute Loinatz Musika eskolak antolatu eta bultzatutako Kantaldiaren XVI. edizioa. Gernika pasealekuko pilotalekuan. Euskal abestiak eta euskara plazatzeko sortu zuten ekintza hau, hain zuzen ere, abesteko ohitura indartzeko asmoarekin eta, era berean, adin guztietako herritarrak giro bera elkarbanatzeko asmoarekin. Parte-hartze handia izan ohi du Kantaldiak;batetik, Musika eskolako irakasleek musika jotzen dute, eta bestetik, Loinaz Abesbatza, Asmube, Musika Eskolako gaztetxoak, Euskaltegia, Erretiratuen Abesbatza, San Martin parrokiako Abesbatza, Kantu Jira taldea, Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeak kantuan arituko dira. Aurtengoan, gainera, Oskorri musika taldea izango da protagonista nagusietako bat: abestuko dituzten 16 kantuetatik zortzi talde horrenak izango dira.

Horrez gain, baina, beste berezitasun bat izango du aurtengo ekitaldiak. Hala, gaur Gure Esku Dago ekimenak Kataluniako San Vicenç dels Horts herriko Castellersekin antolatutako jardunaldiaren barnean, hauek ere kantaldian parte hartuko dute arratsaldeko 19.30ean eta bi kantu hauek abestuko dituzte elkarrekin: Agure zahar batek zioen eta L’Estaca. Elkarrekin, jai giroa jarriko diote egunari. Era berean, Beasaingo BHI batxilergoko ikasleek taberna bat jarriko dute ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz.

hamar taldeEta dantzarekin jarraituz, bihar ehunka lagun eta dantzari elkartuko ditu Beasaingo Dantzari Txiki egunak eta hainbat gonbidatu izango dira. Honakoak izan dira aurten parte hartuko dutenak: Amets Bide (Ordizia), Ereintza (Errenteria), Haurtzaro (Oiartzun), Iztueta (Zaldibia), Lurra (Urretxu), Oin-Arin (Lazkao), Ostadar (Beasain), Tobera (Zegama), Txori-Txiki (Zumaia) eta Beasaingo Aurtzaka taldeak. Horrela, 450 dantzari inguru elkartuko direla espero dute, kolore eta mugimendua emanez herriko kaleei.

Goizean jarriko dituzte lehenengo aldiz hankak dantzan dantzari txikiek. Hain zuzen ere, 10.45ean elkartuko dira talde guztietako partaideak Dolarea parkean, baina eguraldia txarra bada Murumendi ikastetxea izango dute topalekua. Segidan, 11.30ean, kalejira eta dantza emanaldiak egingo dituzte kaleetan zehar, noizbehinka geldialdiak eginez, eta herriko gune nagusienetatik igaroz. Goizeko ekitaldia Loinazko San Martin plazan bukatuko da 13.15ean, eta bertan dantza talde guztiek elkarrekin dantzatuko dute. Arratsaldean ere izango da dantza saioa eta, 16.30ean, Modestorekin dantzaldia izango dute partaideek Gernika pasealekuko pilotalekuan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902