Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aingura altxatuz, formatu berrietara jo

2018(e)ko maiatzaren 5a, larunbata - 14:06etan eguneratua

ANE Labakak, Mariñe Arbeok, Nerea Ibarzabalek eta Malen Amenabarrek osatzen duten Txakur Gorria sormen kolektiboa ere presente egongo da Zarauzko Literaturian. Aurretik kulturzale gisa izanak badira ere, aurten jaialdia itxiko du Lau-k, euren emanaldi sortu berriak. Maiatzaren 27an, sorpresaz beteriko performancea eskainiko dute Antoniano aretoan.

Sortzaileen lan berrien plaza izaten da Literaturia, urtez urte. “Lau” emanaldia, jaialdirako sortu duzue propio. Baduzue zerbait aurreratzerik?

Lau telefono deik osatzen dute emanaldiaren haria. Gure zalantzen, kontraesanen eta kanpora begirako jarreren inguruko hausnarketa txikiak dira.

Zelakoa izan da ‘Lau’-ren sortze prozesua?

Denboraren aprobetxamendu optimoa lortu dugu... tarte txikian aurrerapen handia. Oholtza gaineko emanaldi bakarra egin dugu honen aurretik, Xixili, eta oraindik neurria hartzen ari gara formatu honi. Baina gustura eta jendaurrean aurkezteko gogoz gaude.

Aingura da aurtengo gaia. Zelan lotu duzue zuen emanaldia kontzeptu horrekin?

Ez diogu aingurari zentralitate agerikorik eman, baina baleak azaltzen dira gure obran eta Anari ere aipatzen dugu...

Zuen ustez, zer ematen die Literaturia jaialdiak sortzaileei?

Plaza eta lagunarte eder bat, elkar ezagutzeko edo berriro aurkitzeko aukera. Orain arte kulturzale gisa urtero bisitatu izan dugu jaialdia, eta guretzat izugarrizko poza da tarte bat izatea egitarauan.

MANALDIAK

Maiatzak 24, osteguna:

20:00: Iñurritza Elkartean, ‘Autobiographical’.

Maiatzak 25, ostirala:

17:00-19:00, Etxezabalan: Mikroipuinen tailerra. 19:30, Antoniano aretoan: ‘Artze gogoan’. Jarraian, eMe taldearen kontzertu berezia (Haritz Harreguy, Nora Izagirre eta Ruben Caballero), Oier Guillanen parte-hartzearekin.

Maiatzak 26, larunbata

Mikroipuinen itzulpen-tailerra. Euskarazko Wikipedia tailerra, Etxezabalan. 13:00: ‘Mundutik euskarara mikro-ipuinez’ errezitaldia (EIZIE). 17:00: ‘Biziminak’ emanaldia (Itzel konpainia, Itziar Elias, Maddi Irazoki eta Dani Irazoki). 19:30: ‘Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada’ (Josevisky, Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir).

Maiatzak 27, igandea:

12:00: ‘Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza’. A. Lertxundi, Morau eta M. Zubeldia. 17:00: Txakur Gorriaren ‘Lau’ emanaldia.

MUSIKA PLAZA

Maiatzak 26, larunbata:

Goizean eta arratsaldean: Liburu Azoka eta Irakurleen Txokoa. 11:30: ipuin-kontaketa, Maite Franko: ‘Mundu-ipurdiak’. 17:00: ipuin-kontaketa, Miriam Mendoza: ‘Hasiera guztiak du bere amaiera’.

Maiatzak 27, igandea: 

11:00-13:30: Liburu Azoka. 11:30: ipuin-kontaketa: J. K. Igerabide ‘Lili-mamitan lamia’. 12:30: Literattipia.

LIBURU AURKEZPENAK

Maiatzak 26, larunbata, Garoan:

10:20: ‘Errepidean’. Jack Kerouac. 11:00: ‘Zauri Bolodia’. Oier Guillan. 11:40: ‘Arima Animalia’. J. Lopez-Mugartza. 12:20: ‘Zu entzuteko gaude’. X. Mendiguren. 13:00: ‘Neska bat leku inposiblean’. X. Amuriza. 13:40: ‘Bioklik’. Asel Luzarraga. 16:20: ‘Genero nahasmendua’. Judith Butler. 17:00: Keinu konplizeak. A. Plaza eta K. Cid 17:40: ‘Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz’. S. Gonzalez. 18:20: ‘Emakume burugabea’. A. Mendizabal.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902