Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elkano Xake Torneoa lehiatuko da bihar

Getarian sortu berri den klubak antolatu du ekitaldia, 10.00etan Berdura plazan hasiko dena

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Getaria- J.S. Elkano Xake Torneoa lehiatuko da Getarian bihar goizean, 10.00etan, Berdura plazan. Ekitaldia aurten sortu berri den Elkano Xake Klubak antolatu du eta biharkoan herri eta herrialde desberdinetako klubak elkartuko dira adiskidetasun torneo batean lehiatzeko.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, bi taldetan banatuko dira 14 taldeetako lau partaideak elkarren aurka partida azkarrak jokatzeko. Hala, garaileak sailkatuko dira eta bi taldeen arteko lehiaketaren ondoren, sari banaketa egingo da eguerdiko 14.00etan.

Kategori eta maila desberdinetako jolakariak neurtuko dituzte beraien indarrak eta, besteak beste, Errioxako lehiaketako garaileak eta Euskal ligan ohorezko mailara igo den taldea etorriko dira. Sari banaketaren ondoren, herriko elkartean bazkaria egingo dute parte-hartzaile guztiek.

Modu honetan, aurten sortu berri den klubak jarraipena eman nahi dio “xakea gure herrian zabaltzeko asmoari eta datorren urterako Gipuzkoako lehiaketarako prestaketari”. Izan ere, hirugarren mailan aritu dira aurten eta igoera eskuratu nahi dute hurrengo urtean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902