Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“EAJren Gobernuak ez du aurreikusitako lanen erdia ere egin”

Zumaiako EH Bilduren iritziz, 2017rako aurreikusitako inbertsioen %37a soilik gauzatu delako du gerakina Udalak

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Zumaia- Joan den astean, Zumaiako udal Gobernuak 2017ko likidazioaren ondoren 5,5 milioiko gerakina duela adierazi zuen, eta horren aurrean, EH Bilduk EAJren gobernua kritikatu du, 2017rako aurreikusitako inbertsioen %37a gauzatu dela esanez.

“Harrigarria iruditzen zaigu Udalak prentsara harro-harro ohar bat bidaltzea 5,5 milioiko gerakina dagoela azpimarratuz. Aurreikusitako inbertsioen %37 bakarrik gauzatu da, eta horregatik dago gerakina, egin beharreko lanaren erdia ere ez duelako egin Udalak”, nabarmendu du EH Bilduk.

Bestalde, legealdia amaitzen ari denean, proiektuak geldirik daudela ikusten dute: “Eta hori ez da harro egoteko zerbait. Kezkagarria da herriarentzat. Oier Korta alkateak 2015eko hauteskundeen bezperatan hau bota zuen EH Bilduren lana egurtzeko: Zer egongo da inauguratzeko Zumaian orain? Berak zer inauguratu du, bada? Aitzuri frontoia, eta obra hau EH Bilduk aurreko legealdian aurrera eramandako egitasmoa izan zen”.

Horretaz gain, Jon Iraola zinego-tziaren dimisioaren aurrean, koalizioak ez du ulertzen “dimititzear dagoen zinegotzi bati liberazioa kentzeko hainbesteko presa, dimisioarekin ezerezean geratuko denean liberazio hori. Horregatik abstenitu ginen gai honetan azken Plenoan”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902