Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantzariak eta Haztegi, jaietako egun handiko protagonistak

Sustraiak taldekoek ezpata dantza egin zuten eta ikastolak Olaria saria jaso zuen

Asier Zaldua - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Sustraiak taldeko dantzariak, ezpata dantza egiten.

Sustraiak taldeko dantzariak, ezpata dantza egiten.

Galería Noticia

Sustraiak taldeko dantzariak, ezpata dantza egiten.Koldobike Olabide alkatea, Xabi Diezi Olaria saria ematen.

legazpi- Legazpiarrek jaietako egun handia ospatu zuten atzo: Santikutz Eguna. Protagonista nagusiak Sustraiak dantza taldeko kideak eta Haztegi ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak izan ziren. Lehenengoek ezpata dantza egin zuten eta bigarrenek Olaria saria jaso zuten. Eguraldiak ere eman zuen zeresana, eguerdiko ekitaldiak Azoka gunean egin behar izan baitzituzten euritik babesteko.

Legazpiko ezpata dantza tradizio handikoa da, arrosa izeneko figuragatik da ezaguna. Atzo Idoia Narbaiza dantzaria altxatu zuten. Ezpata dantzaren ondoren, Olaria saria banatu zen. Sari hau herriaren alde lan egin duen norbanako edo erakunde bati ematen diote. Aurten, hain zuzen, Haztegi ikastolari eman diote: 50 urte bete dituelako eta herriaren garapenaren, euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duelako. “Euskara eta euskal kultura itzaltzen ari ziren garai hartan, auspoa balitz bezala, sua berpiztu eta gaur arte bere bizkarrean ekarri du”, esan zuen Koldobike Olabide alkateak.

Saria Xabi Diez ikasleak jaso zuen. Ondoren, Xegun Altolagirre ikastolako lehendakariak hartu zuen hi-tza. Ikastolaren alde lan egin duten guztiak gogoratu zituen eta herritarrei eskerrak eman zizkien.

Altolagirrek 1967ko otsailaren 12an Legazpiko Eslesa aretoan Jose Inazio Elortzak irakurritako testu bat irakurri zuen. Egun hartan bertso saio bat antolatu zuten ikastolaren alde dirua biltzeko. Elortza ikastola martxan jartzeko lan egiten ari zen taldeko burua zen.

1967ko hitzaldian, Elortzak ikastolen eredu pedagogikoa goraipatu zuen, euskararen biziraupenerako beharrekoak zirela aipatu zuen eta Legazpin ere ikastola bat behar zela esan zuen. Altolagirrek, sortzaileek hasitako lanari jarraipena ematera animatu zituen legazpiarrak.

Sagrario Etxabe ikastolako zuzendariak ere hitza hartu zuen. Lehen ikasturteko haurren gurasoen izenak aipatu zituen eta legazpiarrei euskaraz hitz egiteko eskatu zien.

Atzoko ekitaldian guraso horietako batzuk parte hartu zuten: Felix Castañares eta Mari Karmen Etxezarretak, Julian Zabaleta eta Maribi Umerezek eta Fermin Zumalde eta Eugeni Goitiak. Hastapeneko andereño bat ere han zen: Itziar Azpiroz.

Hurrengo egunak Ondorengo egunetan ere ekitaldi asko egongo dira Legazpin. Gaur, barraketan prezio herrikoiak edukiko dituzte. Gainera, 12.30ean xexenak eta poniak egongo dira plazan, haur eta gaztetxoentzat. 17.30ean Tor magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, 19.00etan erraldoien eta buruhandien konpartsak kalejira egingo du Elutxa txarangak lagunduta eta 23.30ean bandak kontzertua egingo du plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Azokan izango da.

Bihar, 12.00etan, kapela dantza egingo dute plazan. 15.30ean goitibehera lasterketa egongo da. Aztiritik irtengo dira. Bukatzeko, 16.00etan herri mailako plater tiraketa egingo dute Urtazar tiro zelaian.

Jaiak igandean amaituko dira, Mirandaola egunarekin. 9.00etan txistulariek goiz deia egingo dute. 10.15ean Gurutze Deunaren erlikia Mirandaolako elizara itzuliko dute eta 11.00etan meza egongo da. Ondoren, 11.45ean, olagizonei ongi etorria egingo diete eta ohorezko ezpata dantza egingo dute. 12.00etan ola martxan jarriko dute eta 12.30ean jaiari hasiera emango diote. Bertsolariak, dantza, mirariaren antzezpena, trikitilariak...

Bazkariaren ondoren, 15.30ean, haurrentzako jolasak egongo dira. 16.00etan erromeria egingo dute Elustondo anai-arrebekin eta 18.30ean herrira itzuliko dira Urolatarrak txarangarekin eta herriko erraldoiekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902