Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Topic-en ‘Lur’ antzezlana estreinatuko dute gaur

Xare Produkzioak konpainiak bertan egin du sormen egonaldia eta gaur lana aurkeztuko du

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

'Lur'antzezlana.

'Lur'antzezlana. (Kulturklik)

Galería Noticia

'Lur'antzezlana.

Tolosa- Antzezlan berezia izango da gaur, 20.30ean, Topic-eko aretoan. Bertan egonaldia egin ondoren, Xare antzerki taldeak Lur izenburua duen antzezlana estreinatuko du.

Duela hilabete pare batetik hona Topic-en sormen egonaldi bat izaten ari da. Oraingo honetan, Donostia Antzerki Saria jaso berri duen Xake Produkzioak konpainiak Lur izenburua duen lan berrian murgildu da. Talde artistikoa Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti eta Nerea Gorritik osatzen dute.

Kepa Errastik idatzia eta Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, Lur antzezlanak Aneren istorioa kontatzen du, aluarekin jaio den mutil baten istorioa da eta baldintza honek bere inguruan sor-tzen dituen gatazka sozialak kontatzen dizkigu. Anek, ordea, ez du barne gatazkarik bere gorputzarekin harmonian bizi delako. “Julian jostailu denda zahar baten jabea da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio;berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana birbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da”, dio lanaren sinopsiak. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902