Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal gaztaren topagunea bihurtuko da Idiazabal asteburuan

Aurtengo omenduak Joseba Baez eta Olazagibel baserriko Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu izango dira

M. Aranburu - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Eliza atzeko parkean hainbat postu jarri ziren iaz ere, eta jende asko inguratu zen Euskal Gaztaren azokara.

Eliza atzeko parkean hainbat postu jarri ziren iaz ere, eta jende asko inguratu zen Euskal Gaztaren azokara. (M.A.)

Galería Noticia

Eliza atzeko parkean hainbat postu jarri ziren iaz ere, eta jende asko inguratu zen Euskal Gaztaren azokara.Olazagibel baserriko Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu omenduko dituzte.

idiazabal- Idiazabalek ezagun egiten dion produktuari, gaztari, eskainitako asteburu bete betea prestatu du larunbata eta igande honetarako. Horrela, iazko formatu berdinari eutsiz, Euskal Gaztaren Azokak hartuko du herria bihar eta etzi. Bertan, Idiazabal jatorri izendapeneko eta Ossau Iraty sormarkako gaztak aurkitzeko aukera egongo da azokan.

Iazko urtean egin zuten aldaketa eta azoka bi egunekoa izatera pasa zen. “Beti da arriskutsua aldaketak egitea, baina lehenengo proba aurreko urtean egin zen eta egun bateko jaitik bi eguneko azokara igaro ginen”, zehaztu du Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkateak. Herri bezala apustua egin nahi zuen Idiazabalek eta jendearen erantzuna “oso ona” izan zela nabarmendu du Imazek. “Formatu berriarekin hasterako garaian, azoka bera birmoldatu dugu;adibidez, estetika, eremuak, antolaketa eta eskaintza. Modu honetan azokak egiteko modu berri bat ekarri da Idiazabalera”, zehaztu du.

Azoka formatu berri honekin egokitzapen lan bat egin dute eta gaur egun herritarrek dituzten ohituretara egokitu da. Batetik, ordutegia moldatu egin dela azaldu dute, “gaur egun bisitariak ez direlako horren goiz ibiltzen”. Bestetik, eskaintza ere zabaldu egin dutela agertu dute eta besteak beste, jendeak esperientzia desberdinak probatu ditzakeela zehaztu dute: “Idiazabalera gertura-tzen denak gazta nola egiten ikusi eta ikasi ahalko du lehen pertsonan, artzainen bizia gertutik ezagutzeko aukera izango du eta ardien ile- mozketa nola izaten den ere ikusteko aukera izango dute”.

gaztaren lanaAzokaren helburu nagusia Euskal Herriko artzainek egiten dituzten gaztak sustatzea da, baina era berean, gazta baten atzean dagoen lan guztia babestea eta balioan jartzea ere lortu nahi da. Azken finean, aurtengo negua gogorra izan da, eta maiatzaren 1ean Aralarko larreen irekierarekin batera, hainbat artzainek laster hartuko dute mendi eta larreetarako bidea. Horregatik, bihar eta etziko Gazta Azoka, denboraldi berriko “lehen azoka garrantzitsua” dela gogoratu dute antolatzaileek, izan ere, denboraldiko gazta berriak kontsumitzaileari aurkeztuko zaizkie eta erosle horiek artzainekin aurrez aurre hitz egin eta dituzten zalantzak plazara-tzeko aukera izango dute.

Ordutegi eta kokapenei dagokionez, Pilarrenean jarriko da azoka iazko moduan. Bihar 11.00etan zabalduko ditu ateak, eta igandean, berriz, 10.00etan. Horrez gain, ordea, herriko beste hainbat guneetan ere jarriko dira postuak. Frontoi zaharrean, adibidez, egurrezko kasetak jarrita daude dagoeneko eta bertan hainbat produktu erosteko aukera egongo da. Plazan gazta egiten ikusteko aukera egongo da, Txomenane parkean gazta ketzen, eta Eliza atzeko artzainaren parkean hainbat produktoreen gaztak dastatzeko aukera egongo da.

Betiko moduan, gazta txapelketa ere antolatu dute biharko. Azoka honetan epaileak herritarrak izaten dira, haiek aukeratzen dituzte irabazlea. Hala, dastaketa horretan parte hartu nahi duten guztiei gazta baloratzeko fitxa bat banatuko zaie. Txapelketako gaztak plazan egongo dira jarrita eta inguratzen direnek guztiak dastatu ondoren, gustukoen dituztenak puntuatu beharko dituzte. Eguerdian jakingo da aurtengo irabazleak zeintzuk izan diren.

artzain omenduakOhiko dinamikari jarraituz, azokak omentzeko abagunea ere izaten du, baina aurtengoan bi izango dira herriaren babes eta errekonozimendua jasoko dutenak. Alde batetik, Arimasagasti gaztandegiko Joseba Baez ar-tzain gaztea omenduko da. Gogoan izan behar da Baezek behi esnearekin egiten zituela gaztak, baina duela hilabete batzuk alergia baten ondorioz, ogibidea albo batera utzi behar izan duela eta oraindik ere osatzen ari dela. Hala, orain arte egindako lan ona eskertuko dio herriak Baezeri. Bestetik, herrian ezagunak diren Olazagibel baserriko Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu omenduko dituzte. Etxezarreta Segurako Madalena baserrian jaio bazen ere, udak Urbian pasatzen zituen eta neguak Bizkaiako Mendata herrian. 22 urterekin ezkondu zen Urrestarazurekin. Azken hau, bestalde, jaiotetxean bizi izan da betidanik.

Elkarrekin eraman dute Olazagibel baserriko proiektua eta esne-salmenta dute baserriko oinarri. Kaiku kooperatibari saltzen diote behi esnea, eta ardi-esnea Nafarroako Dorrea gaztandegikoei. Modu honetan, urte guzti hauetan egin duten lana ikusarazi eta eskertuko die Idiazabalgo Udalak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902