Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Soraluzek bihar hartuko du Auzoko proiektuaren jaia

Hizkuntza komunitate ezberdineko lagunak euskarara hurbiltzeko festa 11.00etan hasiko da

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

soraluze- Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, “hizkuntza komunitate ezberdinetako lagunak euskarara hurbiltzeko eta elkar ezagutzeko” 2008an sortu zen Auzoko proiektuaren V. jaia bihar ospatuko da Soraluzen.

Festa 11.00etatik 14.00etara bitartean egingo da Plaza Berrian eta bertan “gaur egun hamar herritan martxan dagoen Auzoko egitasmoaren parte-hartzaileek eta nahi duten herritar guztiek” parte hartu ahalko dute.

Udalaren laguntzarekin prestatutako egitaraua abiatzeko beste herrietatik etorriko diren lagunei ongietorria egingo zaie 11.00etan eta horren ondoren Auzoko dinamikak (11.30), munduko janarien dastaketa (12.15) eta Plaza dantza saioa (13.00) izango dira. Gainera, 12.30etik 13.30era bitartean haur txokoa egongo da. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902