Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sagardoetxeak udaberri ospatuko du familia jarduera eta bisitekin

Bihar Astigarragako museoaren sagastian antzerkia, tailerrak, dantza eta musika egongo dira

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Udaberri giroan ekitaldia.

Udaberri giroan ekitaldia. (Sagardoaren Lurraldea)

Galería Noticia

Udaberri giroan ekitaldia.

Astigarraga- Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta urte sasoi hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Astigarragako Sagardoetxean: Udaberri giroan ekitaldia bihar, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna maiatzaren 18an eta udaberriko bisita gidatuak.

Hasteko, bihar arratsaldean sagastian familia guztiarentzat jarduerak antolatu dira. 17.00etan, Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar EOE eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen antzerkia, dantza eta musika emanaldia ikusteko aukera egongo da. 18.00etan Kazkabarra eta Zazpi t’erdik taldeen kon-tzertua, loreekin egindako bitxigin-tza tailerra familientzat eta sagastiko lanen (belar-meta, baratza, e.a.) erakusketa egongo dira. 19.00etan sagastian norberak bere etxetik ekarritako jakiekin piknika egiteko aukera egongo da.

Aditzera eman dutenez, eguraldi txarra eginez gero, jarduerak ikastolako patioan ospatuko dira.

Bestalde, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo du Sagardoetxeak familientzako jarduera berezi bat eskainiz: Sagardoetxeako oka jokua. Jarduera 17.00etatik 18.00etara eskainiko da eta aurrez erreserba egitea beharrezkoa da 943 550 575 telefonoan edo info@sagardoarenlurraldea.eus helbide elektronikoan.

Azkenik, udaberriko Sagardoetxeako bisitetan polinizazioaren inguruko azalpenak emango dira museoan eta bisitariek loretan dauden sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izango dute, naturarekin kontaktuan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902