Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Ohitu

Karmele Jaio - 2018(e)ko maiatzaren 4a, ostirala - 10:01etan eguneratua

The handmaid's tale(Neskamearen ipuina) telesailaren lehenengo denboraldiko kapitulu batean zenbait neskame ager-tzen dira ibai ertzeko paretetan dauden odol arrastoak garbitzen. Arrasto horiek bertako agintariek bertan urkatu dituzten gizon-emakumeenak dira. Kanpoko delegazio bat herria ezagutzera datorrenez, normalean han zintzilik uzten dituzten gorpuak kendu eta odola garbi-tzeko agindua ematen dute agintariek, herriaren irudi ona eskaintzeko. Neskame horietako batek, odola garbitzen dagoela, beste bati esaten dio arraro egiten zaiola pareta horrela ikustea, zintzilikatutako gorpurik gabe. Eta ondoren gaineratzen du: denetara ohitzen gara eta. Gizakiok gure biziraupenerako dugun tresnetako bat da egoera berrietara egokitzeko gaitasuna, eta horretarako ohiturarena prozesu estrategikoa da. Herri honetan ohitu egin gara gatazka politiko baten epizentroan bizitzen;nire adinekoak, adibidez, gatazkarekin batera hazi gara, urtetan ez dugu beste eszenatokirik ezagutu, eta ohitu egin gara urte askotan gatazka horrek eragin duen indarkeriaren dekoratura. ETAren atentatuak, eta GALenak, bahiketak, kartzela politika mendekaria, tortura Kaleko paretetan Gora ETA irakurri dugu haurtzarotik, eta ohitu egin gara goizeko egunkarian aurreko eguneko atentatuaren infografia ikustera, eta gure irudimenean ia sinetsi egin dugu marrazki hutsak zirela hildakoak;ohitu egin gara baita ere gatazkak eragindako beste hainbat min eta sufrimenduetara, alde guztietako min, zauri eta orbainetara. Telesaileko neskamean dioen bezala, denetara ohitzen gara eta.

Ohiturari aurrea hartu, ohiturari kanpotik begiratu, ohituretatik urrundu, ez ohitu. Hori da edozein injustizia motari aurre egiteko izan dezakegun moduetako bat. Ezin gara ohitu nagusikeria erakusten duten sententzietara, ezin gara ohitu gizarte-bazterkeriara, edo emakumeen kontrako indarkeriara. Gure dekoratuaren parte badira ere. Paralisitik ateratzeko lehen pausoa desohitzea da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902