Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zumaiak dantzan pasako ditu maiatzeko larunbatak

Bihar, Dantzazaleon Egunean, dantza afrikarren ikastaroa eskainiko da

Ane Roteta Iker Azurmendi - 2018(e)ko maiatzaren 4a, ostirala - 06:04etan eguneratua

Hiru emakume dantza afrikarreko emanaldi batean.

Hiru emakume dantza afrikarreko emanaldi batean.

Galería Noticia

Hiru emakume dantza afrikarreko emanaldi batean.

Zumaia- Zumaiako Udalak, Astindu dantza elkartearekin batera, Maiatza Dantzan jaialdiaren zazpigarren edizioa antolatu du hilabete honetarako, hileko larunbata guztiak herriko txokoak dantzaz eta alaitasunez betez, eta bihar bertan ekingo diote egitarauari Dan-tzazaleon Egunarekin.

Hasteko, dantza afrikarren hastapeneko saio bat eskainiko da bihar goizean, 9.30etik 12.00etara Torreberrin, Anne Agirre irakaslearekin. Bazkideek dohainik jaso ahal izango dute masterclassa, eta bazkide ez direnek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte. Horren ondoren, bazkari bat egingo dute parte-hartzaile guztiek.

Gorputzak mugitzeko hurrengo aukera datorren larunbatean, maiatzaren 12an, izango dute zumaiarrek, eta bi ekitaldi izango dira egunean zehar.

Batetik, dantza klasikoko ikastaroa eskainiko du Celine Illarramendi dantzariak Torreberrin. Gauzak horrela, 5 eta 8 urte bitarteko haurrek 10.00etatik 10.45era jasoko dute ikastaroa, 9 eta 12 urte bitartekoek, berriz, 10.45etik 11.30era, eta azkenik, helduek 16.00etatik 18.00etara izango dute dantza klasikoa hobeto ezagutzeko parada. Bestetik, egunari erritmo bizia eta alaitasuna emateko, Zumba Jaia egingo da Kantauri plazan, 18.30ean hasita.

Maiatzaren 19an Dantzara Eguna ospatuko da eta lau dantza estilo probatzeko aukera izango da Beheko Plazan, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Hala, Alazne Martinezek hip-hop ikastaroa eskainiko du, Capoeira Senzala Euskadi taldeko Jon Montielek capoeira egiteko gakoak emango ditu, Angel Mari Oyarzabalek aretoko dantzen oinarrizko ezagutzak zabalduko ditu zumaiarren artean, eta lindy hop dantza estiloa proba-tzeko aukera ere izango da Maria Peña irakaslearekin.

Elkarlaneko emanaldiaMaiatzari amaiera borobila emateko, zenbait eragilek hartuko dute parte jaialdian;hala nola, Tiktara taldeak, Zumaiako Musika Bandak eta Astindu dantza taldeak. Elkarlaneko emanaldi dibertigarria izango da eta Marisa Merino dantzari zarauztarra izango da irakasle. Azken saio hau Ondartxo plazan egingo da maiatzaren 26an, 22.30ean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902