Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

“Bigarren disko hau oparoagoa da, nabari da gehiago askatu garela”

Tenporak Donostian joko du gaur, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, 20.00etan. Bertan, beraien bigarren lana aurkeztuko dute, ‘Itzulika’

Harri Fernández Iker Azurmendi - 2018(e)ko maiatzaren 4a, ostirala - 06:04etan eguneratua

Tenpora.

Tenpora.

Galería Noticia

Tenpora.

donostia- Nolakoa izango da gaurko kontzertua?

-Donostian estrainekoz ariko gara Itzulika aurkezten. Disko berriko kantak entzun ahal izango dira baita aurreko diskoko kanta batzuk ere Hurrenkera horretan uztartzen joaten gara bi lanetako abestiak.

Zuzenean estudioan baino hobeto aritzen zaretela uste duzu?

-Bietan ondo aritzen garela uste dut. Baina egia da zuzeneko talde bat garela. Gure maketa zuzenean grabatu genuen. Disko guztiak zuzenean grabatu ditugu, egia da, badirela zenbait pista gainetik grabatu ditugula. Baina orokorrean oso eroso sentizen gara zuzenean jotzen.

Imanol Larzabal aretoan joko duzue. ‘Itzulika’-n artista horren bertsio bat jotzen duzue. Kasualitatea izan da?

-Bai. Radiohead-en abesti bat bertsionatu genezakeen, edo besteren bat. Taldea hasi zenean Eva Cassidyren abesti bat jotzen genuen. Aurreko diskoan Lauaxetaren Agur Euzkadi sartu genuen. Hizketan aritu ginen eta kantu batzuk komentatu ondoren, ikusi genuen Larzabalenak joko asko emango zuela elektronika kutxu bat emateko. Itzulikan beste terreno batera joaten den kanta bat da. Ahotsen aldetik desberdinagoa da.

Esan ohi da bigarren diskoa finka-tzeko lana dela. Horrela ikusten duzue?

-Tenpora ez da zerbait itxia. Ez dugu helburu jakin bat. Gauzak probatzen goaz. Soinu aldetik nabaritzen da norabide jakin bat hartu duela taldeak, dibagazio horretatik aparte. Identifikatu egiten da gure soinua.

‘Itzulika’ zuen lehen diskoa baino helduagoa deritzozu?

-Ez dakit helduagoa esango nukeen, oparoagoa, agian. Uste dut gure ñabardurak gehiago nabaritzen direla. Beti diogu Tenpora gauza askoren nahasketa dela, bost munduren nahasketa, bakoitza bere fobiekin, bere beldurrekin, bere gauza onekin... Nabaritzen da gehiago askatu garela, gehiago jolastu dugula.

Beste estilo batzuk ere nabaritzen dira zuen lanean. Zuk aipatutako elektronika, rock progresiboa ere hor dago.

-Ez gara inon ikusten. Kanpotik zenbait etiketa jarri dizkigute: pop, jazzy... Genero horiek oso zabalak dira. Jazz musiko batek egiten duguna jazza ez dela esango du eta pop musiko batek gauza bera. Zer da? Gauza asko. Nik nire ahotsa, adibidez, ikusten dut ahots espresibo bat bezala, ez zebait lineala bezala. Nik interpretatzen dut xuxurla bat bezala. Azken batean, gure kantek zerbait kontatzen dute eta ahotsa espresiboa dela iruditzen zait. Kontrastez betetako interpretazioa egiten dut.

Esperimentazio horretan eroso zaudete.

-Oso. Gainera gure burua hor ikusten dugu. Zerbait organikoa eta egiazkoa da. Horretan, pertsona eta harreman guztiak bezala, gure artean gero eta hobeto ezagutzen dugu elkar. Asko zaintzen dugu hori probasaioetan. Zerbait berria saiatzera goazenean denon artean ematen diogu norabidea.

Abestietako letrak Harkaitz Canok eta Karlos Linazasorok idatzi dituzte. Nola izan da elkarlana haiekin?

-Lehenengo diskoan ere beraiekin aritu ginen. Eroso sentitzen gara beraiekin. Gu ez gara letristak. Musikak pisua daukan bezala, gustatzen zaigu letrek ere garrantzia izatea. Nahiago dugu guk burua hor ez sartu. Halere, egia da, gu ere hasi garela piska bat jolasten. Canorekin eta Linazasororekin erraza da elkarlana;lagunak ditugu.

Zuzenean eskatzen diezue letrak idazteko?

-Batzuetan bai. Zenbaitetan zer gai landu nahiko genukeen esan diegu edo nondik jo ere esan diegu. Gaur egungo gaiekin erlazioa duten abestiak dira, orokorrean. Bakoitzak bere estiloa dauka, baina gustatzen zaigu ematen dieten zentzua eta ku-tsua.

Egunerokotasunarekin erlazionatuta dauden letrak aipatu dituzu. Lan honetan gai sozialak landu dituzue, adibidez, ‘Lampedusa’ abestiaren bitartez. Horrelako gaiak lantzen jarraituko duzue?

-Egonkorrak diren gaiak baditugu, adibidez, denboraren igarotzea. Idazle bakoitzak bere estiloa eta bere gaiak ditu. Karlos Linazasoro, adibidez, poetikoagoa da. Harkaitz Canok gai sozialagoak lantzen ditu. Gustatzen zaigu gaien inguruan hausnarketa eragitea entzulean.

‘Lampedusa’ zure ahotsarentzako oso exigentea da?

-Orokorrean, Tenporak jo dituen abestietatik exigenteena da. Zuzenekoan eskatzen du kontzentratua egotea. Gero denbora bat behar dut lasaitzeko, fisikoki ere exigentea delako. Halere, teknika bokala landuta daukat, ez dit ezer berezirik ikastea eskatzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902