Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariak I. Mikroipuin Lehiaketa abiatu du

Lanek itsasoarekin izan beharko dute lotura eta ekainaren 15era arte bidali ahal izango dira

Jueves, 3 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Getaria- Getariako Udalak I. Mikroipuin lehiaketa antolatu du 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Lehiaketaren helburua itsasoarekin (itsasoa, hondar-tza, itsasargiak, itsasoko animaliak, naufragioak, piratak...) lotura duten lanak sortzea izango da;hala nola, argazki edo irudiak eta mikroipuinak.

Oinarrietan jasotzen denez, testuak euskaraz idatzita egon beharko dute, eta lehiaketa irekia den arren, Euskadiko Liburutegi Sareko bazkide izatea ezinbestekoa izango da. Parte hartu nahi dutenek, beraz, argazki edo irudi bat atera edo sortu behar dute eta Instagram sare sozialera igo beharko dute #GetariaMikroIpuin2018 traola erabiliz eta @getariako.liburutegia etiketatuz. Horretaz gain, argazki edo irudiarekin batera, itsasoarekin lotura duen ipuin labur bat (150 hitz, gehienez) idatzi beharko da.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 15era arte egongo da zabalik, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu. Lan guztiak jaso ondoren, egoki iritziz, gero, lanak inprimatu eta erakusketa bat antolatuko da.

Sariari dagokionez, bi lagunen-tzako abentura txangoa egingo dute irabazleek, eta irabazlearen izena ekainaren 25ean argitaratuko da liburutegiaren sare sozialetan (Instagram, Twitter eta Facebook).

Lanak baloratzeko erabiliko diren irizpideak honakoak dira: lanaren originaltasuna, hizkun-tzaren zuzentasuna eta irudiaren kalitatea, eta irudiaren eta ipuinaren arteko lotura ere. Jasotako Atsegin dut kopurua ere kontuan hartuko da. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902