Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitian erosteak %20ko deskontua dauka

Merkatarien elkarteak 50 euroko balioa duten erosketa bonoak jarri ditu salgai 40 eurotan

2018(e)ko maiatzaren 3a, osteguna - 06:03etan eguneratua

azpeitia- Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak, herriko kontsumoa sustatzeko kanpaina berri bat jarri du abian: 40 euro ordainduta, herriko saltokietan erabiltzean 50 euroko balioa duten erosketa bonoak jarri ditu salgai. Modu honetan, azpeitiarrek %20ko deskontua izan dezakete herriko saltokietan erosketak egiterakoan.

Bonoak atzo jarri ziren salgai. Bertan elkartek Enparan kalean duen bulegoan. Gainera, hilaren 7an eta 8an Azoka plazan eskuratu ahalko dira;maiatzaren 9an eta 10ean Betharrametako erakusketa aretoan eta hilaren 11n eta 14an Xanjuandegiko auzo-lokalean.

Kasu guztietan, erosketa-bonoak 9.00tatik 13.30era eta 14.30etik 17.00etara bitartean salduko dira.

Hori bai, Bertanek 300 bono besterik ez ditu kaleratu kanpaina honen baitan eta pertsona bakoi-tzak bi erosi ahal izango ditu gehienez. Behin erosita, erabiltzeko epea ekainaren 30era artekoa izango da.

Kanpaina honen bidez 15000 euroko kontsumo eragingo da herriko saltokietan, bezeroei 3000 euro opari emanez. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902