Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo Erauskin plazaren birmoldaketa, ia errealitate

Dagoeneko eraberritze lanen proiektua eta baldintza pleguak onartu dira

M. Aranburu - Jueves, 3 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Honako itxura hartuko du Beasaingo Erauskin plazak eraberritua izan ostean.

Honako itxura hartuko du Beasaingo Erauskin plazak eraberritua izan ostean.

Galería Noticia

Honako itxura hartuko du Beasaingo Erauskin plazak eraberritua izan ostean.

beasain- Beasaingo Erauskin plaza goitik behera aldatuko dute hemendik gutxira itxuraz, eta antolatuta dagoen modua ere bestelakoa izango da. Hala nola, autoen presentziak behera egingo du inguru horretan eta era berean, oinezkoen garrantzia handitu egingo dute.

Udalak onartutako proiektuak pauso berriak hasiko ditu datozen asteetan. Hala, plaza birmoldatzeko lanak lizitatzeko prozesua abian jartzea onartu du Beasaingo Udalbatzak egin duen azken Osoko Bilkuran. Modu horretan, proiektu hori aurrera eramateko lanak esleitu ahal izateko prozesuari hasiera emango zaio datozen asteetan eta uda bitarterako amaituko da epea, orduan hasiko baitituzte lanak.

bost hilabetePlaza birmolda-tzeko egitasmoren bat dutenek eta aurkeztu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte;hala nola, lanen exekuzioari dagokionez, bost hilabeteko epean egin beharko dira lanak eta aurrekontua 739.301,94 eurokoa izango da.

Kontratazio lege berriaren arabera, baina, plegu honetara aurkezteko asmoa duten enpresek Eusko Jaurlaritzaren kontratazio sistemara jo beharko dute eta bertan egin beharko dute tramitazio guztia. Jaurlaritzan aurkitu ahalko dira kontrataziorako baldintza pleguak zeintzuk diren eta argitara ematen diren momentutik aurrera irekiko dute proiektu honetara aurkeztu ahal izateko epea. Kontuan izan behar da, gainera, Erauskin plaza birmoldatzeko lanak uda honetan hasiko direla.

herri hausnarketaAldaketa honen oinarria herritarren artean bultzatutako hausnarketa prozesu bat izan da. Udalak beasaindarren iritzia jakin nahi zuen eta hainbat bileren ostean iritziak jaso zituzten. Helburu nagusia oinezkoentzako egokituta dauden Kale Nagusia eta Nafarroa etorbidea lotzen dituen guneari, Erauskin plazako eremuari, beste erabilera bat ematea izan da, hirigintza eta mugikortasun arloko aukerak aztertu eta konponbideak emanez.

Erauskin plazaren errealitate berri honetan, herriko gune garrantzitsuenak oinez pasatu ahal izango dituzte bertatik igarotzen diren guztiek. Hala ere, autoen joan etorria hobeto kudeatzeko Oriamendi kalea bi norabidekoa izango da.

kale asfaltatzeakBirmoldaketa honek aldaketa nabarmenak ekarriko baditu ere, Udalbatzak beste hainbat lan ere onartu ditu. Hain zuzen ere, aurtengo kale asfalta-tzearen kanpainari dagokionez, lan hauek esleitzeko baldintza pleguak onartu zituzten, eta bertaz, honako kale hauek asfaltatuko dituzte aurtengo urtean: Igartza Oleta 4-6 portalen atzekaldeko errepidea, Igartza Oleta 8 zenbakitik 12ra, Nafarroa Etorbidea 27-45 zenbakien artean, Loinaz auzoan 167 metroko bidea, Oriamendi kaleko 34 zenbakian, alegia, Zelatarekin bidegurutzean eta azkenik, Erauskin kalean Aranealdetik gora 125 metro asfaltatuko dituzte.

Garajeen sarrerei dagokionez, berriz, Igartza plaza 5, Nafarroa Etorbideko 51 zenbakia, hau da, Niza tabernaren parean gelditzen dena eta Peategi kaleko 3 zenbaki aurrea asfaltatuko dituzte.

Aurrekontua 140.000 eurokoa da eta uztailaren azkeneko astean hasi eta abuztuaren 10 bitartean burutu beharko dute lana.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902