Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urnietak Santa Krutz eguna ospatuko du gaur

Bertan behera gelditu da herri kirolen erakustaldia, baina beste ekitaldiak mantenduko dira

Jueves, 3 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Urnieta- Urtero bezala, maiatzaren 3an, Urnietak erromeria ospatuko du Azkorten Santa Krutz eguna ospatzeko. Prestatutako egitaraua oparoa da, baina eguraldiaren iragarpen txarra dela medio, hasiera batean 12.00etarako iragarrita zegoen herri kirolen erakustaldia bertan behera uztea erabaki da. Beste ekitaldiak, aldiz, mantenduko dira.

Honela, 11.00etan meza izango da ermitan, 11.45ean trikitixa doinuak hasiko dira Zabale eta Larrañagarekin. 13.00etan bertsoak, Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal bertsolarien eskutik. Erromeria amaitzeko, berriz, ere trikitixa doinuak izango dira. Ondoren, jaia Oianume jatetxera lekualdatuko da, bertan bazkari herrikoia antolatu baitute. Bazkalostean, bertsolariak eta trikitixa soinua izango dira jatetxean bertan.

AutobusaUrnietako Udaletik jakinarazi dutenez, Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak autobus zerbitzua egongo da. Autobusa Pintore kaletik irtengo da 9.30etik aurrera. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Hori bai, azken igoera 12.00etan egingo du. Aldiz, herrira itzultzeko azken bidaia 14.30ean burutuko du. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902